Urkullu: "Jaurlaritza ahal duen guztia egiten ari da osasun-hornidura bermatzeko"
Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritza "ahal duen guztia egiten ari da" osasun-hornidura datozen asteetan bermatu eta denboran zehar mantendu ahal izateko. Gainera, material horren erabilera ahalik eta gehien optimizatzeko beharra nabarmendu du, Irekiak ohar batean azaldu duenez.
Lehendakariaren ahotan, osasun-materiala, bereziki maskarak, NBEak eta arnasgailuak, "ondasun urria eta premia handikoa da" pandemiari aurre egiteko; batez ere, osasun-langileentzat, eta zentro soziosanitarioetan, osasun-garraioan, etxeko laguntzan, Ertzaintzan eta oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonentzat.
EAEko buruzagiak, Osasun sailburu Nekane Murgak eta Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak lagunduta, Txurdinagako Osasun Kontseilua Koordinatzeko Zentroan lan egiten duen talde profesionala bisitatu du gaur goizean eta eskerrak eman dizkie Covid-19k eragindako egoeraren aurrean egiten ari diren lanagatik. Osakidetzako Aholku Sanitarioa erizaintzako profesionalek urteko 365 egunetan 24 orduz emandako arreta ez-presentzialeko zerbitzua da.
Zerbitzua erreferentzia-puntu bat da ohiko osasun-arazoen aurrean gomendioak behar diren kasuetan eta osasun-arloko esku-hartze profesionalik behar ez denean. Zalantzak argitzen dituzte eta, sintomen arabera, jarduteko jarraibide egokienak eskaintzen dituzte. Koronabirusak eragindako krisi honetan, zerbitzu hau pieza angeluar bihurtu da, milaka kontsultari modu telematikoan erantzuteko aukera ematen duena.
Bisitan, lehendakariak 112 telefonoa eta SOS Deiak zerbitzua ematen duten pertsonak agurtzeko aukera ere izan du. Eusko Jaurlaritzaren izenean, esker ona adierazi die, koronabirusaren pandemia hedatzearen aurkako borrokan egindako funtsezko ekarpenagatik.
Azken bi asteetan 24 erizain berri hasi dira lanean Osakidetzako Osasun Kontseiluan.
Azken 25 egunetan erregistratutako 50.000 dei inguru aztertu ondoren, egiaztatu da koronabirusarekin lotutako dei horietatik hamarretik sei informazioa eskatzeko direla. Egoera horren aurrean, Osasun Sailak Call Center bat antolatzea erabaki zuen, errefortzu moduan.
Hala, Osasun Kontseiluan lan egiten zuten operadoreei beste hogeita hamar gehitu zaizkie. Lehen triaje edo bahetze bat egitea da haien betebeharra: deitzen duen pertsonak informazioa bakarrik behar badu, aipatutako langileak ematen dio erantzuna edo Sailaren webgunean dagoen informazioa begiratzea aholkatzen dio. Deitzen duen pertsonak sintomak baditu, orduan bai, deia erizaintzako profesionalei eta Osasun Kontseiluko erizaintzako langileei bideratzen zaie.
Sintomak dituzten pertsonek bakarrik deitu behar dute Osasun Kontseilura. Salbuespen batekin, izan ere, Arabaren eta Gasteizen kasuan, norbaitek sintomak baditu, bere osasun zentrora deitzea aholkatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.