52 hildako EAEn eta lau Nafarroan, azken orduetan
Koronabirusaren pandemia dela eta, 52 pertsona hil dira azken orduetan, eta hildakoak 638 dira jada. Bestalde, 431 positibo gehiago zenbatu dituzte EAEn azken 24 orduetan. Hasiera batean, Osasun Ministerioak 49 hildakoren berri eman du, baina Osasun Sailak zehaztu duenez, 52 dira.
Guztira, 9.452 pertsona kutsatu dira EAEn. Errekuperatutako eta alta emandako pertsonen kopuruak gora egin du, eta, guztira, 4.151 dira osatu eta alta emanda daudenak.
EAEn izan da hildako kopuru handiena 24 ordutan. Orain arte, apirilaren 1ean jakinarazi zen koronabirusarekin egun batean hildako kopuru handiena, 44 pertsona hil baitziren orduan.
Lurraldez lurralde aztertuta, Araban, 2.806 positibo daude, 237 ospitaleratuta. Bizkaian, 4.968 positibo daude, 1.002 ospitaleratuta. Gipuzkoan, 1.678 positibo daude, 320 ospitaleratuta.
Bestalde, 24.755 proba egin dira orain arte. Atzo 1.698 test egin zituzten, eta horietatik hiru laurdenek emaitza negatiboa eman zuten, eta soilik % 25ek positiboa.
Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintzako zuzendariak COVID-19ak EAEn duen eraginaren harira eskuragarri dauden azken datuen berri eman du, egunero egiten duten agerraldian.
Positibo kopuruak behera egin du Nafarroan
Nafarroan, berriz, lau pertsona hil dira azken 24 orduetan COVID-19aren ondorioz, hau da, 206ra igo da hildakoen kopurua, eta 112 positibo berri zenbatu dituzte; aurreko egunarekin alderatuta, % 3,3ko igoera izan da, epidemia hasi zenetik izandako hazkunderik txikiena, eta 3.467 kutsatu zenbatu dituzte guztira.
Santos Indurain Nafarroako Osasun sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez, datuak ikusita "baikortasun zuhurra" mantentzen dute, izan ere, hazkunde abiadura moteltzen ari da.
Ildo horretan, ospitaleetako altek ospitaleratzeak gainditzen dituztela esan du, eta, zehazki, astearte honetan ia bikoiztu egin dituzte: 74 alta jaso dituzte, eta 38 ospitaleratu dituzte. Astelehenean 67 izan ziren altak eta 57 sarrerak.
Indurainek azaldu duenez, "izurritearen arintze hasiera agerian uzten duen beste adierazle bat da", baina ez du baztertzen kopuru aldakorrak izatea, eta, zoritxarrez, heriotzak izaten jarraitzen dute, lau, azken orduetan.
Horren aurrean, "zorionez, gero eta pertsona gehiagok gainditzen dute gaixotasuna", eta azken orduetan 29 alta epidemiologiko eman dituzte, guztira 450.
Epidemia hasi zenetik 1.526 lagun ospitaleratu behar izan dituzte Foru Erkidegoan, horietatik 124 zainketa intentsiboetako unitateetan. Egun, 511 gaixo daude ospitalean.
Ipar Euskal Herria
Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko zifrak soilik eskaintzen dituzte, eta ez egunero.
Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, koronabirusaren pandemia hasi zenetik 15 pertsona hil dira Baionako eta Paueko ospitaleetan eta 152 Akitania Berrian.
Baionako erietxean artatzen dituzten pazienteen % 30 Landetakoak dira. Paueko ospitalean Atharratzeko gizon bat hil da. Herri horretan gaitzaren sintomak dituzten bizilagun asko atzeman dituzte, baina, hala ere, agintariek COVID-19a detektatzeko proba masiboak egitea baztertu dute.
Biktima gehienak beste gaixotasun batzuk zituzten adineko pertsonak dira. Hala ere, hildakoen artean 44 urteko lagun bat ere badago.
146.690 koronabirus kasu positibo daude Espainian
Koronabirusa dela eta kutsatutakoak 146.690 dira Espainian, hau da, asteartean honetan baino 6.180 gehiago, Osasun Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera. 14.555 pertsona hil dira Covid-19rekin (757 gehiago), 48.021 sendatu dira (4.813 gehiago) eta 7.069 inguru zainketa berezien unitatean sartu behar izan dituzte.
Hala, azken egunekin alderatuta, gora egin du eguneko kasu kopuruak, izan ere, atzo emandako datuen arabera, 743 pertsona hil dira eta 5.478 kutsatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.