ELAk foru aldundien eta beste bost egoitzaren aurkako salaketak jarri ditu
ELA sindikatuak bost salaketa jarri ditu Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako adinekoen egoitzen aurka "langileen bizitzarako eta osasunerako eskubideak urratzeagatik". Halaber, hiru aldundien aurkako salaketak jarri ditu, egoitzen kudeaketan duten erantzukizunagatik.
Aurretik, ELAk beste hiru salaketa jarrita dauzka Gipuzkoako adinekoen hiru egoitzen eta Gipuzkoako aldundiaren aurka, arrazoi berberagatik.
Oraingoan, ELAk Bizkaiko Ermuko Abeletxe, Barakaldoko Miranda Fundazioa eta Arrigorriagako Arandia egoitzak salatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, "zerbitzuaren jabea eta arduraduna izateagatik".
Araban Ariznavarra egoitzaren aurkako salaketa jarri du, eta Gipuzkoan, berriz, Berra de Alza egoitzaren aurkakoa. Gainera, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien aurkako salaketak ere jarri ditu.
Salaketa horietan, ELAk "oso kautelazko neurriak" hartzea eskatzen du egoitzetako zuzendaritzek langileei beharrezkoak dituzten norberaren babeserako ekipamenduak emateko, COVID-19a antzemateko testak egiteko eta ezarritako neurri eta protokolo guztiak betetzeko.
Sindikatuaren arabera, Ermuan Vitalitas-Vitaliak kudeatutako Abeletxe egoitzan 18 adineko hil dira eta 30 langilek postibo eman dute koronabirusa antzemateko azterketetan. Egoitza horretan, gainera, "ez dira protokoloak era prebentziozko neurriak betetzen ari".
Arrigorriagako Arandia egoitzan, DOMUS VI taldeak kudeatutakoa, 9 adineko hil dira, eta Barakaldoko Miranda Fundazioa egoitzaren kasuan, berriz,, 12 adineko hil dira. Bietan, "ez dira protokoloak bete" eta babeserako ekipamendua behar dute, ELAren datuen arabera.
Arabari dagokionez, DOMUS VI enpresak kudeatzen duen Ariznavarra egoitzan babeserako ekipamenduak etengabe falta direla adierazi du ELAk, Datuen arabera, 10 adineko hil dira bertan, 32 langile bajan daude eta egoiliarren % 35ek positibo eman du.
Gipuzkoan, ELAk Donostiako Berra de Alza egoitzaren aurkako salaketa jarri du, DOMUS VI enpresak kudeatutakoa. "Martxoaren 20tik 25 pertsona hil dira" bertan, 38 langile bajan daude positibo emateagatik eta beste 28 egoiliarrek ere positibo eman dute. Egoitza horretan, "sintomak agertu dituzten egoiliarrei bakarrik" egin dizkiete azterketak.
Bestalde, Eibarko epaitegiak atzera bota du Zumarragako Argixao egoitzan kautelazko neurriak hartzeko ELAk egin zuen eskaera.
Epaileak autoan idatzi duenez, sindikatuak demandan egindako eskakizunak betetzea "komenigarria" bada ere, alarma egoera kontuan hartuta "ia ezinezkoa da" neurri horiek berehala hartzea.
Edonola ere, ELAk gogoratu du epaiketa apirilaren 23an izango dela eta, ondorioz, bere eskakizunak onartzeko aukera badagoela erantsi du.
LABek Osasun Saila salatu du, Gasteizko eta Ermuko bi egoitzatan esku ez hartzeagatik
Bestalde, LAB sindikatuak ere auzitegira jo du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurka, Gasteizko Carmelitas de la Caridad eta Ermuko Abeletxe zahar-etxeetan esku hartu ez duelako.
Bi egoitza horietan koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak hartzeko eskaera egin zion Osasun Sailari, baina erantzunik jaso ez dutenez, epaitegian demanda jartzea erabaki du sindikatuak.
Besteak beste, bi erresidentzietako langileei eta egoiliarrei azterketak egitea, behargin gehiago kontratatzea eta guztiei babes neurriak bermatzea galdegin zuen LABek.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuari egindako "apartheid soziala" salatu du berriro sindikatu honetako Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoenik ukatu du.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.