Nafarroako Gobernuak hiru minutuko isilunea egin du COVID-19ak hildakoengatik
Nafarroako Gobernuko hainbat ordezkarik, Maria Chivite presidentea buru zela, hiru minutuko isilunea egin dute koronabirusaren pandemiagatik hildakoen omenez.
12:00etan, Nafarroako Jauregiaren atarian jarri dira, segurtasun tartea errespetatuz, Chivite presidentea, Javier Remirez eta Jose Mª Aierde presidenteordeak, eta Elma Saiz, Eduardo Santos, Ana Ollo, Santos Indurain eta Itziar Gomez kontseilariak. Hiru minutuko isilunearen ondoren, txalo zaparrada jo dute.
Asteazkenean onartu zuen omenaldi hau Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak, Nafarroako Kontzeju eta Udalerrien Federazioak eta Iruñeko Udalak ere bat egin dute.
Egun hartan onartutako adierazpenean, Nafarroako Gobernuak "maitasuna, dolumina, errespetua eta dolua" helarazten zien hildakoen senide eta lagunei, "maite dituzunak modu naturalean ezin agurtuak areagotzen duen mina baitute".
Gainera, "pandemia honek eragin dituen kalte sanitario, sozial eta ekonomokoei ahal diren baliabide guztiekin aurre egiteko neurriak" hartzeko konpromisoa agertu zuen, "inor bidean utzi gabe".
Bide batez, "krisi honen aurka sektore publikotik zein pribatutik borrokan aritu diren profesional guztiei" euren esker ona adierazi zieten, baita Nafarroako herritarrei ere euren "esfortzu kolektibo eta ardura zibikoagatik", "norbere onena erakutsi baitute boluntarioki sortu diren ekimenetan partez hartuz edo arratsaldero txalo jotzera ateraz".
Nafarroako Ospitaleko Larrialdietako langileak ere atera dira isilunea egitera.

Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak