KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biocruces COVID-19a atzemateko aplikazio batean ari da lanean

Aplikazioak datu pertsonal batzuk eskatzen ditu, sintomen inguruan galdetzen du (sukarra, eztula…) eta eztularen eta ahotsaren grabaketak jasotzen ditu 100 parametro baino gehiago neurtzeko.
18:00 - 20:00
Posible al da koronabirusa gure ahotsaren bidez atzematea?

Adimen artifizialak covid-19a gure ahotsaren bidez atzeman daitekeela erakutsi nahi du.

Biocruces Bizkaia institutua gaitza pertsona baten ahotsean edo eztulean identifikatzeko algoritmo bat erabiltzen duen aplikazio batekin ari da lanean.

Covid-19a entzuteko gaitasuna lortu nahi dute, Biometric Vox enpresa espainiarrak sortutako aplikazio bat erabiliz.

Lehen fasea patroiak identifikatzean datza, PCR probetan positibo edo negatibo eman duten gaixoen ahotsaren laginak batuz.

Aplikazioak datu pertsonal batzuk eskatzen ditu, sintomen inguruan galdetzen du (sukarra, eztula…) eta eztularen eta ahotsaren grabaketak jasotzen ditu 100 parametro baino gehiago neurtzeko.

"Arnas gaixotasunen kasuan, ahotsean frekuentzia aldaketak ematen direla ikusi ahal izan dugu. Covid-19aren kasuan, patroi diferentzialak daude eta eztula lehorragoa da. Hori dela eta, gaixoak identifikatzeko erabili ahal izango da", azaldu du Iñaki Gutierrez BIOEFeko zuzendariak.

Grabaketa horiekin hiru profil identifikatuko dira: covid-19a duten pertsonak, bestelako arnas gaixotasunak dituztenak eta pertsona osasuntsuak.

Bigarren fasean, patroi horietatik abiatuta, aplikazioa prest egongo litzateke lehen mailako arreta zentroetan erabiltzeko eta kutsatzeak atzemateko. Ondoren, test batekin baieztatu beharko dira.

Azkenik, helburua edozein pertsonak mugikorrean zein tabletean erabili ahal izatea da. Aplikazioaren helburua gaixotasuna bahetzea da, osasun-sistemari laguntzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara,  zure ohiko osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X