Juan Mari Aburto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Isuna jarriko diegu arauak betetzen ez dituzten ostalariei eta herritarrei"

"% 50eko edukierako terrazan eserita dauden pertsonei bakarrik eman dakieke zerbitzua", azaldu du Bilboko alkateak, atzo ostalaritza inguruetan izandako jendetzaren harira.
Juan Mari Aburtoren artxibo irudia
Juan Mari Aburtoren artxibo irudia

Bilboko Udalaren helburua "maiatzaren 24an 2 fasera pasatu ahal izatea da, baina soilik era egokian eginez gero suertatuko da".

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan adierazi duenez, ostalariek "erantzukizuna" dute, "badakite terrazaren % 50eko edukieran eserita daudenei soilik zerbitzua eman diezaieketela", baita herritarrek ere, "badakite ezin direla mahai baten inguruan zutik egon".

Arauak betetzen ez dituzten orori isuna jarriko zaie, "betetzen ez dituzten lokal eta herritar oro zigortzea da irizpidea". Uneotan "tabernak itxita daude. Dena ondo badoa, maiatzaren 25ean ireki ahal izango dute, edukieraren % 50arekin".

RADIO EUSKADIK EGINDAKO ELKARRIZKETA ETA EITB.EUS-EK ITZULITA

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X