% 45 hazi dira COVID-19aren kutsatzeak 10 urtetik beherakoen artean Euskadin
Asteazkenera arte, 42 koronabirus kasu positibo zenbatu dituzte Euskadin 0 eta 9 urte bitarteko haurren artean, hau da, % 45 gehiago kutsatu dira apirilaren 26an kutsatutako 29 haurren aldean. Egun horretan, 14 urtetik beherakoei egunean ordubete kalera ateratzeko aukera eman zieten, alarma-egoerak ezarritako konfinamenduaren ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, are handiagoa izan da apirilaren 26tik aurrera 10 eta 19 urte bitarteko neska-mutilen taldean zenbatutako kasu positiboen gorakada. Apirilaren 26an 82 pertsona zeuden kutsatuta, baina orain kopurua 135era igo da, hau da, adin tarte horretako kutsadurak % 64,6 igo dira.
Gaur egun, 20 eta 29 urte bitarteko 1.108 pertsona kutsatu dira, hau da, % 48 gehiago apirilaren 26an zeuden 749 gaixoekin alderatuta. Aldi horretan, 30 eta 39 urte bitartekoen kopurua ere % 39 hazi da (1.833 gaur egun, eta 1.119, hilaren 26an).
Konfinamenduaren ondoren haurrei kalera irteten utzi zitzaienetik, hazi egin dira 40 eta 49 urte bitarteko pertsonen kutsatzeak 2.091tik 2.878ra. 50 eta 59 urte bitarteko kutsatuak 2.625 izatetik 3.528 izatera igaro dira, eta 60 eta 69 urte artekoak 1.979 izatetik 2.430 izatera.
70 eta 79 urte arteko gaixoak 1.857tik 2.061era igo dira, eta 80 eta 89 urte artekoak 2.332tik 2.587ra.
Azkenik, apirilaren 26an 1.349 COVID-19 kasu zeuden 90 urtetik gorako adinekoen artean, baina gaur egun kopuru hori 1.493ra igo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.
Ainara erreskatatu zuen suhiltzailearen esanetan, "ia ezinezkoa" zen baldintza haietan bizirautea
Julio Revuelta, Santanderko El Bocaleko istripura heldu zen suhiltzaileen lehen taldeko burua, Ainara (bizirik atera zen bakarra) zegoen tokira jaitsi zen lehena izan zen. Biktima zegoen lekura nola heldu zen eta estutasun betean erreskatea nola bizi izan zuen esan digu.
Errejon salatu zuen bigarren emakumeak ez du bere burua berretsi, izu-atake bat jasan ostean
Salatzailearen abokatuak uste du kasua artxibatu egingo dela "beharrezko pauso hori" eman ez duelako, baina "aurrera egiten" saiatuko dela ohartarazi du.
AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxiko dute igande gauean Eitzako tunelean mantentze-lanak egiteko
Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Bilborako noranzkoan AP-8tik doazenek eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileek Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabiltzeko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta txartelak erosteko bide ofizialak soilik erabiltzeko eskatu dute.
Ikertutako agentea, hiru familia eta Santanderko Udala pertsonatuko dira istripua argitzeko auzian
Istripua ikertzen ari den epaileak diligentzia berriak agindu ditu, eta abisuei erantzuteko protokoloak, bizilagunen kexak eta pasabidearen egoerari buruzko txosten bat eskatu ditu.
Korrikaren hasiera zuzenean Atharratzetik
24. Korrika martxoaren 19an hasiko da Atharratzen. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da 14:30etik aurrera.
La Sallek "barkamena" eskatu die Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak gaur bertan publiko egin duen oharrean, biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du, bai eta "gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere, eta “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, betiere pazientearen edo horren senideen baimena izanez gero.