12 hildako EAEn eta lau Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 12 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte, 1.454 pertsona hil dira. Halaber, 157 kasu positibo berri atzeman dituzte Euskadin (38 PCR proben bidez eta 180 test azkarren bidez); horrenbestez, guztira 18.316 kasu baieztatu dituzte orain arte proba horien bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera (aurreko egunean 00:00ak arte bildutakoak).
Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 147.283 PCR proba eta 86.440 test azkar egin zaizkie 126.251 pertsonari; horietatik 7.441, azken 24 orduetan. Gaur egun, 415 pertsona daude ospitaleratuta Euskadin, atzo baino 5 gutxiago; horietatik 360 gelan daude (aldaketarik gabe), eta 55 zainketa intentsiboetako unitatean (5 gutxiago).
Osasun Sailak azaldu duenez, azken 24 orduetan 270 pertsona sendatu dira (guztira 15.256). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,85). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.
Lurraldeka, Araban, 106 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 21 gehiago), 356 hil dira (1 gehiago) eta 3.275 positibo atzeman dira PCR proben bidez (5 gehiago). Bizkaian, 243 pertsona ospitaleratu dituzte (aurreko balantzean baino 20 gutxiago), 815 pertsona hil dira koronabirusak jota (9 gehiago) eta 7.704 kutsatu baieztatu dira PCR proben bidez (30 gehiago). Gipuzkoan erregistratu dira kopuru txikienak: 66 ospitaleratu zenbatu dituzte orain arte (6 gutxiago), 283 hildako (2 gehiago) eta 2.278 kasu PCR proben bidez (3 kasu gehiago).
Nafarroan, berriz, lau pertsona hil dira azken orduotan koronabirusaren eraginez, 498 guztira, eta 139 kasu gehiago atzeman dituzte (11 PCR proben bidez eta 128 test azkarren bidez). Datu horiekin, orain arte baieztatutako kasuak 7.891 dira guztira (5.105 PCR proben bidez eta 2.786 test azkarren bidez).
Gainera, 3 gaixo berri ospitaleratu dituzte Nafarroan; pandemia hasi zenetik, 2.045. Horietatik, 135 gaixo zainketa intentsiboetako unitatean izan dira, Foru Gobernuak adierazi duenez, eta 103 azken orduotan sendatu dira.
Bestalde, azken orduetako hiru heriotzekin, 498 pertsona dira jada koronabirusaren eraginez hildakoak (kutsatuen % 6,31). Horietatik, % 68,27 (340 pertsona) ospitaleetan jazo dira, eta % 31,73 (158 pertsona) ospitaleetatik kanpo. Hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, eta batez besteko adina 83 da.
Gauzak horrela, 3.400 lagun sendatu dira pandemia hasi zenetik (zaurituen % 43,09).
Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, 2 kasu berri diagnostikatu zituzten atzo, asteazkena. Orain arte, pandemia hasi zenetik 867 profesional kutsatu dira, 15.000 pertsonako kolektiboaren % 5,78, gutxi gorabehera.
Espainiako Osasun Ministerioak PCR bidez baieztatutako kasu berriak jakinarazten ditu bakarrik. Proba horren bitartez, pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen jakin daiteke. Test azkarrek, berriz, pertsona bat kutsatuta egon den ala ez jakinarazten dute, baina ez dute zehazten gaixotasuna garatu duen, momentu horretan duen edo dagoeneko sendatuta dagoen; izan ere, test azkarrek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta, beraz, iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Oharra: PCR testak eta test azkarrak batu dira grafikoan
217 hildako zenbatu dituzte Espainian egun bakarrean
Estatuan, koronabirusaren ondorioz hildako pertsonen kopuruak gora egin du hirugarren egunez jarraian, 217 pertsona hil baitira azken 24 orduetan. Gauzak horrela, dagoeneko 27.321 pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren ondorioz. Osasun Ministerioak gaur goizean emandako datuen arabera, herrialdean 229.540 kasu baieztatu dituzte PCR proben bitartez; alegia, 506 positibo gehiago zenbatu dira egun bakar batean.
Horrez gain, 143.374 gaixo sendatu dira jada, atzo baino 2.551 gehiago (140.823). Halaber, 29 pertsona zainketa intentsiboetako unitatean artatu dituzte azken orduetan, eta 330 ospitaleratu behar izan dituzte (124.225). Kutsatutako osasun langileak 50.088 dira, 975 gehiago (49.113).
Autonomia erkidegoei dagokienez, Madrilen atzeman dituzte kasu gehien, PCR bidez baieztatutako 65.693 kasu positibo baitaude bertan. Katalunian, berriz, 55.482 positibo zenbatu dituzte.
COVID-19ak 297.251 hildako utzi ditu dagoeneko nazioartean, eta 4.348.000 pertsona baino gehiago kutsatu dira, Johns Hopkins Unibertsitateak zabaldutako azken datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.