Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat hil da Lizarran, zirkulazio-istripuan

Biktimak bihotzekoa izan omen du, ezbeharra gertatu aurretik. 20:50ean jazo da, NA-1110ean.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil da Lizarran, autoarekin horma bat jo ostean

Gidari bat hil da Lizarran, zirkulazio-istripuan, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Ezbeharra 20:50ean jazo da, NA-1110 errepidean, eta biktimak bihotzekoa izan omen du, istripua gertatu aurretik.

NA-1110 errepideko 38. kilometroan izan da istripua. Autoa errepidetik irten da, eta horma bat jo du.

Lizarrako Foruzaingoaren eta Iruñeko Trafikoko agenteak bertaratu dira, eta horiek arduratu dira gertatutakoa ikertzeaz.

Ostegunean egingo dute autopsia, eta horrek argituko du istripua izan baino lehen bihotzekoak jota hil den.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X