NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru metroko sakonera duen zulo batera erori den moxal bat erreskatatu dute Izaban

Hiru egun igaro zituen animaliak zuloan, erdi lurperatuta, harik eta atzo eguerdian Foru Poliziak eta inguruko hainbat abeltzainek hondeamakina batekin ateratzea lortu zuten arte.
Ia 72 orduz egon zen moxala zuloan. Argazkia: Nafarroako Foru Polizia.
Ia 72 orduz egon zen moxala zuloan. Argazkia: Nafarroako Foru Polizia.

Duela lau egun Izaban, Belaguako aterpetxetik gertu, hiru metroko sakonera duen zulo batera erori zen moxal bat bizirik atera zuten atzo eguerdian.

Nafarroako Foru Poliziak esan duenez, erdi lurperatuta egon da animalia ia 72 orduz. Antza, inguru karstiko batean izan zen istripua, eta azken egunotan botatako euriak zuloko lurrak mugitu zituen.

Foru Poliziako agenteek eta inguruko hainbat abeltzainek hondeamakina baten laguntzarekin atera zuten zaldikumea leizetik.

Erreskatea, iruditan (Argazkia: Foru Polizia):

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X