Deseskalatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak ostiralean onartuko ditu "normaltasun berriaren" baldintzak

"Normaltasun berriaren" aroa ekainaren 21ean hasiko da Nafarroan. Maria Chiviteren Gobernuak segurtasun neurriak betetzen segitzeko deia egin die herritarrei.
Iruñeko taberna baten barrualdea.
Iruñeko taberna baten barrualdea. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak ostiral honetan onartuko du "normaltasun berria" deitutako aroan betebeharreko baldintzak bilduko dituen dekretua. Nafarroa ekainaren 21ean, 00:00etan, sartuko da "normaltasun berrian".

Javier Remirez bozeramaileak azaldu duenez, Gobernuko departamentu ezberdinak eragile sozioekonomikoekin eta tokian tokiko erakundeekin harremanetan daude, "ahal den heinean irizpideak adosteko eta ‘normaltasun berrian’ sor daitezkeen arazoak aurreikusteko".

Epidemiaren egoera "ona" dela eta, ondorioz, deseskalatze prozesuan aurrera egiteko posible dela esan du, baina, hala ere, arduraz jokatzeko deia egin du.  

"Egoerak hobera egin du, baina pandemia ez dugu gainditu eta gutako bakoitzaren esku dago osasun agintariek emandako gomendioak betetzea. Hori da izurritea gainditzeko bidea", azpimarratu du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mahatsik gabe eta gominolekin: Haurrak protagonista, Basaurik eguerdian 2025ari agur esan dio

Eguerdiko 12:00etan kanpaien hotsarekin 2025ari agur esan diote Basaurin, haurrek urte-aldaketa giro onean eta ordutegi egokian ospatu dezaten. Gauerdira arte itxaron gabe, merkatari elkarteak antolatzen duen festa urtez urte sendotzen doa; gero eta familia gehiagok parte-hartzen dute. Arizgoitiko plazan bildu dira ume eta guraso ugari, jai giroan. Kanpaiekin batera, mahatsak beharrean, 12 gominola jan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X