EAEk 16 kutsatu erregistratu ditu eta Nafarroak 9 azken orduetan COVID-19agatik
EAEn beste hildako bat eta 16 positibo atzeman dira azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berri horietako gehienak, 9, Gipuzkoan erregistratu dira, eta horietako hiru Orion izandako agerraldiari dagozkio. Guztira, 13 pertsona positibo daude Orioko agerraldiari loturik.
Nekane Murga Osasun sailburuak datu horien berri eman du Gasteizen izandako prentsaurrekoan. Berak azaldu bezala, azken 24 orduetan 4.713 proba (4.386 PCR eta 327 test azkar) egin dituzte, eta atzo 43 kasu detektatu ziren "test azkarren" bidez.
Era berean, jakinarazi du azken orduetan COVID-19a izan duten 37 pertsonak negatibo eman dutela PCR probetan eta 5ek ospitaleko alta jaso dutela. Guztira, 10 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.
PCR proban izandako 16 positibo berrietatik, 4 Araban erregistratu dira, bat Bizkaian, 9 Gipuzkoan. Gainerako bi positiboak ohiko bizilekua EAEtik kanpo duten pertsonak dira.
Osakidetzak kolektibo espezifiko gehiagotara zabaldu ditu probak
Osakidetzak 150.000 proba egin ditu pandemia hasi zenetik osasun-eremuan eta soziosanitarioan, PCR eta test azkarrak kontuan hartuta. Proba horiez gainera, beste 18.500 egin zaizkie zenbait kolektibo espezifikori.
Hala, probak egin dizkiete jadanik Ertzaintzako langileei, suhiltzaileei, udaltzainei, etxeko laguntza zerbitzuko langileei, DYAko profesionalei eta farmaziako langileei; test serologikoen % 4k baino gutxiagok eman du positibo, eta 5 PCR positibo baino ez dira egon. Gainera, maiatzean probak egin ziren arrantzaren sektorean eta espetxeetan; azken kasu horretan, egindako proba serologikoetan intzidentzia % 1 baino txikiagoa izan zen eta ez zen PCR positiborik egon.
Orain, beste lanbide batzuetako langileak aztertzen ari dira: odontologoak, gizarte-laguntzaileak, garraio publikoko eta adingabeen zentroetako profesionalak eta sasoikako langileak, besteak beste. Era berean, beste kolektibo batzuk aztertuko dituzte gero: fisioterapeutak, medikuen elkargoak, optometristak…
9 kasu berri Nafarroan, 2 iparraldeko agerraldiarekin lotuta
Nafarroari dagokionez, azken orduetan 9 kasu positibo erregistratu dira; horietako bi iparraldean 16 kutsatu eragin dituen agerraldiarekin lotuta daude, osasun agintariek gainbegiratzen jarraitzen dutena. Hildakoen kopurua, berriz, egonkorra da duela hamahiru egunetik, 528.
Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, tokian tokiko udalekin eta lehen mailako arretako osasun-profesionalekin harremanetan jarri dira eta areagotu egin dituzte kontaktu estuak eta proba diagnostikoak (PCR) arakatzeko neurriak. Oraingoz, ehundik gora pertsonarekin jarri dira harremanetan.
Gainera, ostegun honetan inguruko lantoki bateko langileetara zabaldu ditu probak (150 langile inguru). Enpresa horretan gizarte- eta familia-esparruko hasierako fokuarekin loturak atzeman dira, baina ez du ospitaleratzerik eragin, oraingoz. Bilaketa ez da amaitu, eta, beraz, ez da positibo berririk baztertu behar.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuak, Refenan lan egiten duenak, bi talde bidali ditu Nafarroako iparraldeko eremu horretara, Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuarekin koordinatuta, azterketa sistematiko hori errazteko.
Gaur egun, PCR probek 5.436 kasu baieztatu dituzte Nafarroan epidemia hasi zenetik, 29 pertsona daude ospitaleratuta (horietako 2 ZIUn) eta 13 egunez ez da heriotzarik izan.
3 heriotza eta 157 kutsatze azken 24 orduetan Espainian
Osasun Ministerioak azken 24 orduetan hiru hildako gehiago eta 157 kutsatze berri izan direla jakinarazi du, hau da, 28.330 hildako (11 azken 7 egunetan) eta 247.486 infekzio (1.760 aldi horretan).
157 kutsatze berri izan dira, horietatik 47 Aragoin, 39 Madrilen, 32 Andaluzian eta 11 Katalunian, erkidegoek Osasun Sailari emandako datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.