Azken orduotan EAEn kutsatu direnen erdiek 20 urte baino gutxiago dituzte
Azken 24 orduetan 6 koronabirus kasu atzeman dira EAEn PCR proben bidez eta beste 62 test azkarren bidez. Gainera, bi pertsona hil dira COVID-19ren ondorioz eta 1.611 dira jada hildakoak pandemia hasi zenetik.
4.143 proba (3.408 PCR eta 735 test azkar) egin ziren ostiralean Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaerari buruzko bere eguneroko txostenean emandako datuen arabera.
Ondorengo herri hauetan atzeman dira kasu berriak: Araban Mañuetan (1) eta Gasteizen (2) eta Gipuzkoan Aian (1) Donostian (1) eta Irunen (1).
Kutsatze berrien artean, Gipuzkoako kasu horietako batean Orioko agerraldiarekin loturarik ba ote den aztertzen ari dira. Bizkaiko eta Arabako fokuen kasuan, ez da kasu berririk atzeman, "ez egoitzarekin, ez Basurturekin, ezta Txagorritxurekin ere", eta, beraz, "agerraldi horiek ia amaitutatzat" dituzte, Murga Osasun sailburuak azaldu duenez.
Bestalde, COVID izan diren edo diren 6 pertsona daude ZIUn une honetan, bezperan baino 1 gutxiago.
ZIUn, aurreko agunean baino bat gutxiago.
20 urtetik beherakoak
Murgak defendatu du datuak "onak" direla, baina "erne" jarraitu beharra dagoela, COVID-19 "ez dagoelako oporretan".
Osasun sailburuak azaldu duenez, azken egunean atzemandako kutsatzeen erdiak 20 urtetik beherako gazteen izan dira. Hala, kontuz ibiltzeko eskatu die, "gurasoak, aitona-amonak edo anai-arreba txikiak kutsa ditzaketelako".
Azaldu duenez, kutsatze gehienak familia-harremanetan gertatu dira, eta ez gazteen arteko jaietan edo aisialdiko jardueretan, baina hori gerta daitekeela gogorarazi du, eta, zentzu horretan, kezkatuta agertu da egunotan jaiak ospatzera zihoazen udalerrietan gerta daitezkeen jende-pilaketengatik. Izan ere, festak ofizialki bertan behera utzita dauden arren, ekitaldi alternatiboak deitu dituzte kasu batzuetan.
Horregatik, "goazen lekura goazela ere" kontuan hartu beharreko hiru neurriak gogorarazi ditu berriro: maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia errespetatzea eta eskuak sarri garbitzea.
Osasun-zentro batera joanez gero hartu beharreko neurriak
Bestalde, Lehen Mailako Arretako osasun-zentro batera joan behar izanez gero hartu behar diren segurtasun-neurriak gogorarazi ditu sailburuak:
- Osasun-zentrora bertara joan aurretik, deitu egin behar da.
- Kontsulta presentzialerako, aurretiko hitzordua beharko da, eta, ahal den neurrian, bakarrik joan beharko da. Adingabe edo laguntza behar duten pertsonen kasuan, hobe da pertsona bakarra joatea berekin.
- Une oro erabili behar da maskara, ondo jarrita, eta bi metroko distantzia gorde beharko da. Ez da komeni eskularruak erabiltzea; alkohola-gela emango da, eskuen garbiketa eraginkorra izateko.
- Hitzordura puntual iritsi behar da, ahal den neurrian beste erabiltzaile batzuekin kontakturik egon ez dadin. Bi metroko distantzia gorde behar da une oro.
- Profesionalak pazientearen etxera joan behar badu, familiako guztiek erabili beharko dute maskara.
- Hitzordu presentzial programatu baten aurretik pazienteak COVIDarekin bateragarriak diren sintomak antzematen baditu –eztula, sukarra edo arnasa hartzeko zailtasunak, adibidez–, telefonoz deitu beharko du berriz osasun-zentroa, balora dezaten.
Gainera, gogorarazi behar da paziente eta profesionalen segurtasuna bermatzeko, osasun-zentroak berregituratu egin direla; hala, COVIDaren inguruko pazienteentzako eta COVIDaren ingurukoak ez diren pazienteentzako zirkutu bereiziak dituzte. Horietako bakoitzari, gainera, ordutegi-tarte desberdinetan ematen zaie arreta.
Zortzi COVID kasu berri Nafarroan
Azken 24 orduetan, zortzi COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan PCR proben bidez, eta, beraz, teknika horren bidez 5.451 positibo atzeman dira jada Foru Erkidegoan. Gainera, beste 9 kasu atzeman dituzte test azkarren bidez. Bi proba motak batuta, 9.525 lagunek eman dute positibo pandemia hasi zenetik.
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak jakitera eman duenez, 29 pertsona daude ospitalean une honetan, horietatik 28 plantan (atzo baino bat gehiago), eta bat ZIUn, (bezperan baino bat gutxiago).
Hildakoen kopurua 528koa izaten jarraitzen du Nafarroan, azken 24 orduetan ez baita inor hil.
3 heriotza eta 191 kutsatu berri Espainian
Bestalde, Espainiako Osasun Ministerioak hiru hildako erregistratu ditu azken 24 orduetan. Hala, 13 pertsona dira azken astean koronabirusagatik hildakoak eta 28.341 guztira.
Azken hiru heriotzak Madrilen (2) eta Errioxan (1) gertatu dira.
Kutsatuei dagokienez, 248.469 kasu atzeman dira pandemia hasi zenetik: 191 kutsatu azken 24 orduetan.
191 kutsatuetatik 72 Kataluniari dagozkio, eta 36 Madrili. Positibo berrien berri eman dute Aragoik (28), Andaluziak (18), Nafarroak (8), Gaztela eta Leonek (9), Balear uharteek (6), Galiziak eta Euskadik (5), Valentziako Erkidegoak (3) eta Kanariar uharteek (1).
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.