Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko zati handi bat 40 minutuz urik gabe geratu da, hoditeria bat apurtuta

14:50etik 15:30era gertatu da, astearte honetan.
Iruñea, duela egun batzuk
Iruñea, duela egun batzuk. Argakia: EFE.

Ur-horniketako hoditeria bat apurtu da Iruñean, astearte honetan, Cuatrovientoseko biribilgunearen ondoan enpresa eraikitzaile bat egiten ari den obran, eta, ondorioz, hiriko zati handi bat urik gabe geratu da, 40 minutuz.

Gertaera 14:50 aldera hasi da, eta 15:30ean ur-hornidura kaltetutako gune guztietan berreskuratuta zuten, Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi duenez.

Apurtutako hoditeriaren diametroko 500 milimetro ditu, eta Mendillorriko gordetegiak Santa Luziako gunearekin lotzen ditu, Agustindarren Industrialdean. Iruñeko zati handi bat hornitzen du: hain zuzen ere, Zabalguneak, Alde Zaharra, Arrotxapeako zati bat, eta San Jorge.

Hausturaren ondorioz, ur-ihesa izan da; hornidura eten egin da, aipatutako guneetan.

Halaber, esan dutenez, hausturaren ondorioz izandako ur-eskariak eragina izan du, ez hain handia, beste hoditeria garrantzitsu batek ematen duen hornidura; hain zuzen ere, San Juan, Arrosadian eta Bigarren Zabalkundeko zati batean.

Lehen abisua jasota, eta arazoa aurkituta, Mankomunitateko zerbitzu teknikoek haustura xedatu dute; 15:30erako, matxura konponduta zuten,

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X