Bero-bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia EAEn eta Nafarroan, gaur eta bihar, tenperatura altuengatik

Hegoaldeko haizea zakartu egingo da eta arratsaldean ez da brisarik egongo. Hori dela eta, maximoak berriro igoko dira, eta tenperaturak oso altuak izango dira leku guztietan.
18:00 - 20:00
Beroa izango da gaurko protagonista nagusia Euskal Herrian

Termometroak nabarmen igoko dira gaur, osteguna, eta bihar, ostirala; bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bai Nafarroan ere. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute Hego Euskal Herrian bi egunetarako, egun beroak izango baitira.

Ildo horretatik, beroa izango da gaurko protagonista nagusia. Goizean eta arratsaldearen hasieran hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, 35-36 ºC ingurura. Hegoaldeko haizea zakartu egingo da eta arratsaldean ez da brisarik egongo, kostaldean izan ezik. Hori dela eta, maximoak berriro igoko dira, eta oso altuak izango dira leku guztietan.

Abisu horia 12:00etatik 19:00etara egongo da indarrean. Horrez gain, 18:00etatik 24:00etara beste abisu horia egongo da indarrean, kasu honetan baso-suteen arriskuagatik. Izan ere, suteak izateko arrisku handia egongo da, bereziki barnealdean, tenperatura altuen, haizearen eta hezetasun erlatibo baxuaren ondorioz.

Arratsaldearen hasieran kostaldean brisa ibiliko da, gero kantauri isurialdeko barnealdean ere nabarituko da; era horretan, kostaldean tenperatura ez da hainbeste igoko. Hegoaldean, aldiz, ipar-haize hori ia ez da nabarituko. Eguzkitsu egongo da; arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira hegoaldean baina ez da trumoi-ekaitzik espero. Gauean bero egiten jarraituko du eta leku gehienetan tenperatura ez da 20 ºC-tik jaitsiko.

Tenperatura 30 ºC-tik gora igoko da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta 36-37 ºC-ra iritsiko da barnealdean. Kostaldean tenperaturak 31 ºC ingurukoak izango dira.

Ostirala aurreko egunaren antzera hasiko da. Goizaldea tropikala izango da leku askotan, termometroa 20 ºC-tik gora egongo da eta haizeak hegoaldetik joko du. Egunean zehar, tenperatura maximoak 36 ºC ingurukoak izan daitezke barnealdeko Kantauri isurialdean, trantsizio eremuan eta Ebroko ardatzean. Kostaldean, berriz, tenperatura maximoak 30 ºC ingurukoak izan litezke.

Tenperaturak azkar igoko dira, eta zenbait puntutan aurreko egunean bezain bero izatera iritsiko dira. Kostaldean, batez ere Bizkaian, ipar-mendebaldeko haizea sar liteke goizean eta maximoak apur bat jaitsiko lirateke. Haizea zakartuz joango da orduak igaro ahala, arratsalde-gau partean bolada gogorrekin. Ipar-mendebaldeko haizea mendebaldetik sartzearen ondorioz, Bizkaiko barnealdeko maximoak Gipuzkoakoak baino 3-4 ºC baxuagoak izan daitezke.

Barnealdean ere haizea iparraldera aldatuko da eta hodeiak ugaritu egingo dira arratsaldeko lehen orduetan. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake.

Kasu honetan, abisu horia 12:00etatik 18:00etara egongo da indarrean. Horrez gain, 00:00etatik 21:00etara beste abisu horia egongo da indarrean, kasu honetan baso-suteen arriskuagatik. Izan ere, suteak izateko arrisku handia egongo da, bereziki barnealdean, tenperatura altuen, haizearen eta hezetasun erlatibo baxuaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X