KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basurtuk pabiloi bat bideratu du eta Gurutzetak bi solairu covid-19 kasuetarako

Galdakaoko ospitalean ere solairu bat prestatu dute koronabirusarekin gaixotutako pertsonak hartzeko.
Basurtuko ospitalea
Basurtuko ospitalea. Irudia: EFE

Kutsatze kopurua goraka egiten ari dela ikusita, koronabirusarekin gaixotutako pazienteak artatzeko pabiloi bat prestatu dute Basurtuko ospitalean, bi solairu Gurutzetako erietxean eta beste bat Galdakaoko ospitalean.  

Azken asteetan ehunka kasu antzeman dituzte Bizkaian, eta gaur inoizko kopururik handiena detektatu dute egun bakarrean Euskal Autonomia Erkidegoan: 724 positibo.

Basurtuko zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Makua pabiloia prestatzea erabaki dute, ospitaleratzea behar duten koronabirus kasu gehiago egon daitezkeelako. Horretarako, bertan artatzen ziren pediatriako larrialdiak Pelayo pabiloira eraman dituzte.

Lekualdaketa horrek, ostiral goizean gauzatu dena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko pediatriako larrialdien egungo kokalekua Makua pabiloian uzteko eta bertan koronabirusaren balizko kasu positiboak artatzeko aukera emango du. Bilboko osasun zentroak zehaztu duenez, lekualdatze horrek ez du eraginik izango jaioberrien arretan.

Neurria, apartekoa dena eta pediatriako larrialdietako zerbitzuaren erabiltzaileei ulermena eskatzen duena, "espazioen eskuragarritasuna bilatzera, baita pediatriako pazienteen segurtasuna zaintzera ere, segurtasun- eta arreta-neurri guztiak bermatzen dituen zirkuitu baten bidez" bideratuta dago.

Gurutzetako Ospitaleak, bere aldetik, bosgarren eta seigarren solairuak covid-19 pazienteak jasotzera bideratu dituela jakinarazi du. Zainketa intentsiboetako 69 ohe dituzte berton, eta beste bi eremu berri egokitzeko obrak egiten ari dira, ospitaleratze asko egon litekeen egoera batean ospitaleari 215 ZIU ohe emango lizkieke gaixo larriei arreta emateko.

Bestalde, Galdakaoko Ospitaleak jakinarazi du solairu bat prestatu duela koronabirusarekin gaixotutako pazienteak hartzeko. Halaber, kutsatuta egon daitezkeen pertsonentzako unitate berezi bat jarri dute, larrialdietan.

Horrez gain, ospitaleratzeko solairu bat egokitu egin dute, pneumoniagatik oxigenoa behar duten pazienteei bitarteko zaintza emateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X