Azpeitiko istripuan asteartean zauritu zen auto gidaria hil da
Asteartean Azpeitian (Gipuzkoa) motorra batekin talka egin zuen auto gidaria hil egin da asteazken honetan, zaurien ondorioz, Azpeitiko Udalak ETB-ri baieztatu dionez. Gidariak 20 urte zituen eta Donostiako Ospitalean artatu zuten.
Ertzaintzak asteartean Gi-2634 errepidean, Landetako zuzengunean, 22 urteko motorzale bat hil zen istripuaren lekukoen laguntza eskatu du.
Ohar baten bidez, Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateak laguntza eskatu die 13:00ak aldera ezbeharraren izan zenean, inguruan zeuden lekukoei.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta ezbeharraren inguruko datuak eman ditzaketen lekukoen laguntza behar du. Informazioren bat eman dezaketenek atestatuen sailarekin jar daitezke harremanetan 943 53 91 25 telefonoan.
Istripuan Suzuki motor batek eta Chrysler 300C ibilgailu batek talka egin zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxa jendetsuak Euskal Herrian mugimendu feministaren alde
Milaka pertsona atera dira gaur, martxoak 8, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan kalera, mugimendu feministari babesa adierazteko. Martxa jendetsuak eta aldarrikapenez beteak izan dira, eta kaleak protesta kolektiborako agertoki bihurtu dira. Berdintasunaren aldeko aldarriak entzun dira, baita indarkeria matxistaren aurkakoak eta emakumeen eskubideen aldekoak ere.
Itaiak premiazkotzat jo du ultraeskuinaren mezu matxistei aurre egitea
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Euskal Herriko 6 hiriburutan deitu ditu bilkurak. 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki' lelopean, salatu dute ideologia faxista indartzen ari dela ultraeskuinaren eta influencer misoginoen eskutik, eta, ondorioz, ideiak eta jarrera matxistak normalizatzen ari direla gizartean. Horri aurre egiteko premia dagoela gaineratu dute.
Feministek kaleak hartu dituzte "beste mundu bat" posible dela aldarrikatzeko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Berdintasuna erreibindikatu, indarkeria matxista eta patriarkatua salatu, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna dela defendatu dute milaka lagunek.
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eskatu dute
Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariek elkarretaratzea egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Desberdintasunen aurka borrokatu eta "estereotipoei" aurre egiteko konpromisoa adierazi dute bertan.
Epaileak udaltzainak eta 112ko langileak deitu ditu deklaratzera Santanderko pasabideko ezbeharragatik
Martxoaren 27an hartuko die deklarazioa, eta pasabide hori barne hartzen duen ibilbideari buruzko dokumentazioa eskatu die Udalari eta Kosten Agintaritzari.
Astelehen honetan hasiko da Ekain Perrinori egin zioten eraso homofoboaren epaiketa
2021ean parke batean egindako erasoan, orduan 23 urte zituen gaztea konorterik gabe utzi arte jipoitu zuten, irainen artean.
Hainbat lagunek botilak jaurti dizkiete ertzainei Athletic-Bartzelona partidaren ostean
Istiluak 23:00ak aldera jazo ziren, San Mames estadioaren inguruan. Ez zen inor zauritu. Ertzaintzak ez du oraingoz atxiloketarik egin.
Berdintasunari merezi duen espazioa emateko deia egin du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. "Eman tokia berdintasunari" kanpainarekin aldarrikatu du berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakarrela aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.
Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur
Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.
Zifrek argi erakusten dute: Euskal Herrian matxismoak ez du etenik
Berdintasuna ez da oraindik errealitate bat. Emakumeek soldata baxuagoak dituzte, zaintza lanen zama handiagoa hartzen dute, eta indarkeria matxistaren mehatxupean bizi dira, baita eremu digitalean ere.