Hainbat familiak txandaka zainduko dituzte Zaldibarren itxitako ikastetxeko haurrak
Hainbat familia txandaka arituko dira Zaldibarren itxitako ikastetxeko haurrak zaintzen. Asteazkenean hartu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea zarratzeko erabakia, bost irakaslek PCR proban positibo eman ostean.
"Pena da ikastetxea itxi behar izatea. Logistika behar dugu orain, egun batetik bestera dena berrantolatu behar dugu. Zaldibar herri txikia da, eta hainbat familiaren artean banatu dituzte umeak", azaldu du eskola-kontseiluko kide den gurasoetako batek.
Familien artean "ziurgabetasuna" da nagusi. "Badakigu gaur eta bihar ikastetxea zarratuta egongo dela, baina ez dakigu datorren astean zer gertatuko den. Uste dut Jaurlaritzak jakin-minez izango gaituela azken unera arte", adierazi du emakumeak.
Halaber, kexu agertu da ikastetxeak berak gurasoei zentroaren itxieraren berri eman aurretik Jaurlaritzak komunikabideei jakinarazi zielako eskolak bertan behera geratuko zirela.
"Irakasleak klaustroan zeuden bilduta, hedabideek albistea eman zutenean. Ez da serioa", esan du ama horrek. Kontrara, egoera honen aurrean Zaldibarko ikastetxeko irakasleek eta zuzendaritzak erakutsitako jarrera babestu du.
Zentroko irakasleek, bertan ikasten duten umeen gurasoek eta Zaldibarko Udaleko ordezkariek osatzen dute eskola-kontseilua.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik