Grezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moriako kanpalekuan dauden errefuxiatuak hartzeko prest agertu da Euskadi

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, egoera honek Europar Batzordearen eta haren estatu kideen konpromisoa eskatzen du, errefuxiatuen krisi humanitario honen aurrean erantzun azkarra emateko.
18:00 - 20:00
Euskadik bere burua eskaini du Moriako migratzaileak hartzeko

Moriako kanpalekuan (Lesbos uhartean, Grezian) "egoera larrian" dauden errefuxiatuak hartzeko prest agertu da gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritza. Hala iragarri du Beatriz Artolozabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari gutun bana bidali ostean.

Bere esanetan, gaur egungo egoera "oso larria" da, eta "erantzun humanitario solidarioa, azkarra eta premiazkoa" behar dute han dauden pertsonek, "are gehiago guztiz eramangaitza den egoera honi koronabirusak eragindako pandemiaren eragina gehitu behar zaionean". "Eusko Jaurlaritzan horretarako konpromisoa hartzen dugu, eta, hori dela eta, laguntza eta elkartasuna eskaini nahi ditugu", gaineratu du.

Hala, Ilva Johansson Europar Batasuneko Barne Arazoetako komisarioari eta Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari bidalitako gutunen bidez, Euskadi dagokion familia edo pertsona kopurua hartzeko gai dela azaldu du Artolazabalek; izan ere, "Euskadin harrera horretarako baliabideak gaitu ditugulako".

Horrez gain, sailburuak gogorarazi du SHARE proposamena "Europako estatu eta gobernu ezberdinen erantzunkidetasun printzipioari berehala heltzeko tresna baliagarria" dela.

Proposamen horrek egoera zaurgarrian dauden errefuxiatuak lurralde ezberdinetan banatzeko hiru irizpide jasotzen ditu: aberastasuna (diru-sarrera fiskalak, batez besteko errenta eskuragarria edo BPGa), biztanleria eta langabezi tasa. Parametro bakoitzak % 50, % 30 eta % 20ko pisua izango du, hurrenez hurren.

Jaurlaritzaren iritzian, uhartearen egoera ikusita, Europako Batzordeak eta estatukideek erantzun arin eta berehalakoa eman behar dute. "Erantzun hori banaketa solidario, orekatu eta erantzunkide baten arabera gauzatu behar da", eta horretarako prest dago Euskadi, Sailak adierazi duenez.

Azkenik, Zaporeak euskal erakundea Lesbosen egiten ari den lana diruz laguntzen jarraituko duela iragarri du Artolazabalek.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X