Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Orive: "Jantokiak puzzle honetan ondo egokitzen ez diren piezak dira"

Koronabirusa zabaltzea saihesteko, espazio itxiak aireztatzeak duen garrantzia nabarmendu du Gorka Orive ikertzaileak ostegun honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Gela bat, hutsik.
Gela bat, hutsik. Argazkia. EFE

Gorka Orive EHUko Farmazia irakasle eta ikertzaileak ostegun honetan nabarmendu duenez, COVID-19aren inguruko gauza gehiago dakizkigu pandemiaren bilakaerarekin. Testuinguru horretan, gainazaleko transmisioak "indarra galtzen doa"; aldiz, tantak eta aerosolak "airean irauten duten partikulak dira, flotatzeko eta mugitzeko gai dira, aire girotuaren bitartez, adibidez".

Hainbat ikerketak egiaztatu dute partikula horiek gaitza zabaltzeko gai direla, eta ez soilik hurbilen daukagun pertsonarekiko, baizik eta urrutiago daukagun norbanakoa ere kutsatu daiteke, oro har gaizki aireztatutako espazio itxietan, jende ugari biltzen den tokietan eta maskarak erabiltzen ez diren lekuetan".

Testuinguru horretan, asko dira kontuan hartu beharreko esparruak, hala nola jatetxeak, tabernak, bulegoak edo garraio publikoa, baina Oriveren iritziz, "puzzle honetan ondo egokitzen ez diren piezak dira jantokiak". Bere ustez, "ehunka haur daude aldi berean espazio itxi batean, elkarrengandik nahiko hurbil, bata bestearen ondoan jaten, eta, beraz, maskara kenduta. Ez dira tokian geldirik egongo, nolabaiteko mugimendua egongo da".

Gaitzak uzten dituen ondorioak

Ikertzaileak nabarmendu duenez, "koronabirusa pairatu duten milaka gaixok horren ondorioak dituzte oraindik, baita COVID-19a izan eta 3 hilabetera ere. Ondorio horiek era askotarikoak dira, ez dago patroi orokorrik. Nekea edo disnea dira nagusi, baita arnasa hartzeko zailtasuna ere. Gaitza duten pazienteengan, baina baita sintomatirik ez dutenengan ere. Arnasteko ahalmen txikiagoa hor dago, eta, zalantzarik gabe, askoz ere iraunkorragoa da zenbat eta larriago egon".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X