GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko balizko iruzur batez ohartarazi dute

Gaiari buruzko herritarren hainbat kontsulta jaso ditu Donostiako Udalak. Hala ere, ez Udalak, ez Añarbeko Urak, ez dute abian antzeko kanpainarik.
Etxeko iturri bat, txorrota irekita
Etxeko iturri bat, txorrota irekita. CC0 lizentzia duen irudia

Donostian hainbat herritarrek jo dute Udalera, beren etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko hitzordua jartzeko telefono dei bat jaso dutela esanez. Horren harira, Donostiako Udalak ohartarazi duenez, litekeena da iruzur bat izatea.

Udalak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, ez Udalak, ezta Añarbeko Urak ere, ez dute abian antzeko kanpainarik. "Oso litekeena da iruzur edo engainu mota bat izatea", ohartarazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X