Etxeratze-agindua ezarriko dute Ipar Euskal Herrian
Etxeratze-agindua beste 38 departamentutan ezartzea erabaki du Frantziako Gobernuak, tartean Pirinio Atlantikoetan eta, ondorioz, Ipar Euskal Herrian.
Frantziak 101 departamentu dauzka eta horietako 54tan ezarri dute etxeratze-agindua, pandemiaren bilakaera larria dela argudiatuta.
Horrela, bada, Ipar Euskal Herrian galarazita egongo da kalean ibiltzea 21:00etatik 06:00etara bitartean, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada behintzat, hala nola lanera edo osasun zentrora joan behar izatea.
"Esan ditzagun gauzak argi. Egoera larria da", ohartarazi du Jean Castex lehen ministro frantziarrak. Bigarren olatu iritsi dela eta birusa azkar hedatzen ari dela erantsi du.
Etxeratze-agindua prebentzio neurria dela eta bere eraginkortasunaren arabera neurri murriztaileak gogortzea ala ez erabakiko dutela zehaztu du.
Horrez gain, Olivier Veran Osasun ministroak azpimarratu du birusa abiadura "kezkagarrian" ari dela zabaltzen, udaberrian baino motelago bada ere.
Frantzian, joan den abuztuan, 100.000 biztanleko 10 kasu positibo izan ziren. Orain, tasa hori 251ra igo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Marta ekaitzak alertapean jarri du Estatuko hego-mendebaldea, euriteak, elurra, haizea eta olatuak tarteko
Leonardo depresioaren kolpea jaso ostean, Andaluzian eta Extremaduran euria gogotik egiten jarraituko du. Gaztela eta Leon eta Galizia ere alertapean izango dira, zaparradengatik, elurragatik eta kostaldeko arriskuagatik. Era berean, Madrilgo eta Gaztela-Mantxago hainbat ibaik gainezka egin dezaketala eta, alerta ezarri da. Asturiasen, azkenik, San Juan de la Arena udalerriko kai-muturrean desagertutako emakume baten bila ari dira.
Pertsona baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean
Gorpua 10:30ak aldera aurkitu dute, eta berehala berreskuratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Denboraleak atsedena eman du Andaluzian, hildako bat eta etxetik kanpo 8.000 pertsona utzita, baina okerrena iristear dago
Leonardoren ostean, Marta depresioa iritsiko da asteburuan, emariaren atalase gorrian 15 ibai baino gehiago dituen eremu batera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.
Bilbo Handiko errepideak kolapsatuta egon dira, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Txorrierriko igarobidean gertatutako istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten gorpua aurkitu dute Ganguren gainaren inguruan
Ertzaintzaren lehen ikerketei esker jakin dutenez, Barakaldoko 60 urteko gizon bat da, eta asteazkenetik zegoen desagertuta.
Denis Itxasok 200 zuzkidura-bizitoki iragarri ditu Loiolako Erriberetarako, alkateak 400 iragarri ostean
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak "lanerako hipotesi gisa" planteatu ditu zenbaki horiek. Jon Insausti Donostiako alkateak bezperan adierazi zuten eraiki beharreko pisuak halako bi izango zirela.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, haur pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bertatik alde egiteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gidarientzat.
Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.