Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarren % 48k kontrol eta isolamendu neurri zorrotzagoak nahi dituzte

Herritarren % 35en egoera ekonomikoak okerrera egin du pandemiaren eraginez, eta % 25ek uste dute etxeko lanetan areagotu egin dela emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna.
EAEko herritarren % 48k kontrol eta isolamendu neurri zorrotzagoak nahi ditu
Jendea paseoan, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren erdiak bat datoz kontrol eta isolamendu neurri zorrotzagoak ezartzearekin, eta herritarren % 70ek begi onez jo dute Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kudeaketa partekatua, Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako ikerketaren arabera.

Horretarako, 1.430 pertsona galdekatu dituzte, telefono bidez, 2020ko urriaren 13a eta 17a bitartean.

Esan bezala, hamar lagunetik zazpik uste dute "egokiagoa" litzatekeela bi gobernuen arteko kudeaketa partekatua. % 17k, baina, nahiago dute Jaurlaritzak hartzea agindua, eta % 3k soilik egin dute Espainiako Gobernuaren alde horretan.

Hartu beharreko neurriei dagokienez, % 48k murrizketa zorrotzagoak nahi ditu; % 45ek, aldiz, nahikoa dute orain arteko neurriekin.

Txertoa

Gehienak txertoa jartzearen aldekoak badira ere, zuhurtziaz jokatu nahi dute. Bitik batek (% 47k) txertoa jartzeko asmoa erakutsi du, segurua eta eraginkorra bada. Horretarako, ordea, beste pertsona batzuengan txertoak izan dituen ondorioen berri izan nahi dute aurretik.

Herritarren % 30ek lehenbailehen nahi dute txertoa, eta % 20k ez dute txertatzerik nahi. Arrazoien artean dute, besteak beste, txertoaren segurtasunari buruzko zalantzak. Txertorik nahi ez dutenen % 15ek (herritar guztien % 3k) uste dute txertoak orokorrean kaltegarriak direla.

Birusak ekonomian izan duen eragina

Galdekatuen % 35en egoera ekonomikoak okerrera egin du, martxoaz geroztik. % 32ren iritziz, urtebete barru are okerragoa izango da egoera ekonomikoa. Kontrara, % 47k pentsatzen dute bere horretan geratuko dela, eta % 13k hobera egingo duela.

Ohiturei buruz galdetuta, bidaiak asko aldatuko direla esan dute herritarren % 33k, lan egiteko moduan eragina izango duela uste dute galdetutakoen % 29k, harremanak ez dira lehengora bueltatuko % 29ren iritzian, eta kontziliazioan ondorioak ekarriko ditu, herritarren % 26ren aburuz.

Kontziliazioa

EAEko herritarren % 25en ustez, pandemian zehar, etxeko lanetan eta zaintzan areagotu egin da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna; % 53ren aburuz, ez da batere aldatu, eta % 10en iritziz, murriztu egin da.

16 urtez azpiko seme-alabak dituztenen % 47ren esanetan, zailagoa da orain kontziliazioa, baita menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen % 31ren iritzian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X