Oiartzun (Gipuzkoa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

73 urteko gizon bat desagertu da Artikutzan, perretxikotara joan ostean

20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.
Bilaketa dispositiboko ibilgailu bat. Argazkia: DYA
Bilaketa dispositiboko ibilgailu bat. Argazkia: DYA

Larrialdi zerbitzuek, besteak beste, Ertzaintzako mendi eta txakur taldeek, suhiltzaileek, DYAk eta basozainek 73 urteko gizonezko bat bilatzeko dispositiboa martxan jarri dute gauean, Oiartzunen (Gipuzkoa). Gizona perretxikotara joan da, Artikutzako parke naturalera, eta ez da etxera itzuli.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Senarra perretxiko bila joan eta oraindik etxera bueltatu ez dela azaldu die emakumeak larrialdi zerbitzuei.

Horregatik, bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X