Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzua itxi dute COVID-19 kasu batengatik
Hondarribiko Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ) itxita egongo da astelehen honetan, bertako langile batek PCR proban positibo eman duelako. Horregatik, COVID-19aren aurkako protokoloa martxan jarri eta garbiketa eta desinfekzio lanei ekin diete goizean goiz, Javier Ugarte kalean BAZek duen lokalean.
Udalak azaldu duenez, gaurko hitzordua zeukatenek Udaltzaingoaren egoitzara jo beharko dute. Gainerakoek www.hondarribia.eus webgunea eta udala@hondarribia.eus posta zerbitzua erabilita egin ahal izango dituzte kontsultak, baita 943 11 12 11 telefono zenbakira deituta ere.
Bestalde, pandemiaren eraginez bertan behera utzi dute "Ezagutu zure herria" programa. Urrian hasi behar zuten egitasmoa, baina "osasun irizpideei jarraiki" aho batez hartu dute bertan behera uzteko erabakia.
Arma Plaza elkartetik esan dute ez dela hitzaldiak eta bisita gidatuak egiteko unerik egokiena. "Lehentasuna parte-hartzaile guztien osasuna da, beraz, zuhurtziaz jokatuko dugu", gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak