Eli Lilly farmazia-konpainiaren sendagai esperimentala erabiltzea baimendu dute AEBn
Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA ingelesez) Eli Lilly farmazia-konpainiak garatu duen sendagai esperimentalaren erabilera premiaz baimendu du. Terapia hori COVID-19aren antigorputzekin batera emango dute, eta Regeneronek egindakoaren antzekoa da.
Botikak Bamlanivimab du izena, eta AEBko Gobernuak 300.000 dosi erosi zituela adierazi zuen Trumpek urriaren amaieran.
Antigorputzekin egindako terapia hau koronabirusa diagnostikatu berri dieten gaixoei dago zuzenduta; ospitaleratu dituzten pazienteei edota oxigenoa behar dutenei, ordea, ez diete emango, horrelako kasuetan botikak ez baitu eraginkortasunik izan.
Patologia kronikoren bat izan duten 65 urtetik gorako pazienteentzat, ordea, onuragarria izan daitekeela baieztatu dute.
FDAren aburuz, “sendagai esperimental honen eraginkortasuna ebaluatzen jarraitzen ari diren arren, entsegu klinikoetan baieztatu da COVID-19ari lotutako ospitaleratzeak murriztu egin direla Bamlanivimab botikari esker”.
Trumpen Gobernuarekin adostu bezala, farmazia-konpainia estatubatuarrak 300.000 dosi eman beharko dizkio AEBko Administrazioari; 375 milioi dolar ordaindu beharko dituzte bi hilabeteren buruan, kontratuan adostutakoaren arabera.
Akordio hori “Warp Speed” programaren parte da, eta koronabirusaren aurkako txertoak eta terapiak ahalik eta azkarren lortzea dute helburu.
Trumpen arabera, Eli Lillyren terapia onenetarikoa da pandemiari aurre egiteko. Presidentea gaixotu zenean, Regeneron enpresaren terapia batekin tratatu zuten. Farmazia-konpainia honek ere premiazko baimena eskatu du. Horrez gain, Gilead Siences konpainiaren Remdesivir botika antibirala ere erabili zuten Trump tratatzeko. Azken sendagai horrek koronabirusa duten gaixoak tratatzeko baimena lortu berri du.
Bamlanivimab botika premiaz baimentzeaz gainera, Ameriketako Estatu Batuetan 10 milioi kutsatu eta 238.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte jada, munduko beste edozein herrialdetan baino gehiago.
Pfizer farmazia-konpainiak ere berriki aditzera eman duenez, COVID-19aren aurka egindako txertoaren entseguetan % 90eko eraginkortasuna duela baieztatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ospatuko da Euskal Herrian LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna?
Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira
Suhiltzaileen Zerbitzuak ikuskapen hegaldi bat egin du 08:00ak aldera: sua ez dago kontrolatuta, ezta egonkortuta ere. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan ostiraletik, sute arriskua dela eta
Ezkaba mendiaren inguruan ostegunean piztutako sute handiaren ondorioz hartu dute erabakia. Izan ere, zazpi parketako suhiltzaileen laguntza behar izan dute bertan, eta Nafarroako Foru Erkidegoan sua itzaltzeko dauden baliabide guztiak bideratu behar izan dituzte bertara, eta horrek larrialdietako eta babes zibileko ekipoak tenkatu ditu.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Gizona ospitalera eraman zuten astelehenean, Poliziaren esku-hartze baten ondorioz, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta nazioarteko zikulazioan 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero da
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, horregatik, neurri bereziak hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, trafikoaren kudeaketa hobetu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.