Begoña Diez: "Zentzuzkoa litzateke ostalaritzak Gabonetara arte itxita jarraitzea"
Azken egunotan kasu positiboen beherakada nabarmena gertatzen ari da Euskadiko datuetan. Hobekuntza hori ostalaritzak ixteko agindua eman eta aste batzuetara edo etxeratze-agindua zabaldu eta gero gertatu da, besteak beste.
Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan Gabonetan izango dugun egoera aztertu dute. Jokabide txar bat "benetan larria izan daiteke, zifra oso altuetan mugitzen ari garelako", azaldu du Begoña Diez EHUko Medikuntza Fakultateko mikrobiologia irakasleak.
100.000 biztanleko 60 kasu izatea erabaki du lehendakariak. Atzo 604koa zen. Zifra horiek lortzea posible ote den galdetuta, Begoña Diezek Alemaniaren kasua jarri du adibide gisa: "Kasuen jaitsiera goi-lautada bihurtu da, eta neurri murriztaileagoak jarriko dituzte". Beraz, "15 egun edo 3 aste itxaron behar dira maldak jaisten jarraitzen duen edo egonkortu den ikusteko, eta neurri berrietara jo behar dugu".
Eguberrietan 6 lagunek egingo dituzten bileretan, Begoña Diezek azpimarratu du "neurriak har ditzakegula etxe barruan", hala nola "aireztapena egotea, lekurik handienean biltzea distantzia egon dadin eta Gabon kantak abesteari uko egitea".
Nafarroan terrazak berriro irekitzeari eta adinekoen egoitzetara bisitatzeari dagokionez, mikrobiologiako irakasleari ez zaio zuhurra iruditzen, "ahaztu egiten dugu ospitale-munduaren errealitatea". Bere ustez, "zentzuzkoa izango litzateke ostalaritza Gabonetara arte itxita jarraitzea".
Herritarrek txertoekiko duten mesfidantza dela eta, ulergarritzat jo du, baina "pandemiari aurre egiteko irtenbiderik onena dela" adierazi du.
Normaltasunera noiz itzuliko garen jakiteko "urtebete" itxaron behar dela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrentzat mendekotasuna sortzen duten eta kalte egiten duten produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.