Alarma egoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalerrien arteko mugikortasuna librea izango da EAEn, abenduaren 23tik aurrera

Udalerritik irteteko debekua eta tabernak eta jatetxeak irekitzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Dekretu berria larunbatean sartuko da indarrean eta gaur neurri horien ñabardurak azaldu dituzte.
Ertzaintzaren kontrola Endarlatsan (Irun).
Ertzaintzaren kontrola Endarlatsan (Irun). Argazkia: EFE

Datorren larunbatetik aurrera, ostalaritzak berriro irekiko ditu ateak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Terrazak % 100ean zabaldu ahalko dituzte eta taberna eta jatetxe barruan % 50eko edukiera baimenduko da. Barran eta zutik kontsumitzea debekatuta egongo da.

Alabaina, establezimendua irekitzeko baldintza bat jarri du Eusko Jaurlaritzak: udalerria zona gorrian ez egotea, hau da, 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gutxiagoko tasa izatea.

Irizpide hori, baina, 5.000 biztanletik gorako herri eta hirietan ezarriko dute, eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko herriei dagokienez, kasuz kasu aztertuko dute osasun egoera eta pandemiaren bilakaera arabera erabakiko dute tabernak eta jatetxeak irekitzeko baimena ematea edo ez; izan ere, herri txiki batean positibo bat edo bi izatea nahikoa izan daiteke kutsatzeen indizea 500dik gora kokatzeko. Osasun Sailak astelehen eta ostegun guztietan emango du herri txiki horiei buruzko informazioa.  

Horrez gain, taberna barruan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta kontsumitzeko unean soilik kendu ahalko da.

Bestalde, tabernak eta jatetxeak 20:00etarako itxita egon beharko dira, baina 21:00ak arte eskariak jasotzeko aukera izango dute eta janaria etxera eramateko ordutegia 22:00etan amaituko da.  

Zirkulazio librea udalerrien artean abenduaren 23tik aurrera

Mugikortasunari dagokionez, udalerritik ateratzeko debekua larunbatean kenduko dute, eta egun horretatik aurrera baimenduta egongo da nor bere lurralde historikoko herri batetik bestera joatea. Halaber, posible izango da ondoko herrira joatea, beste lurralde historiko batean egon arren.  

Horrez gain, abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik irtetea edo bertan sartzea baimenduta egongo da, baina soilik familia arteko topaketetarako.  

Gabon-gauan, Eguberrietan, Urte-zahar gauean eta Urteberri egunean gehienez hamar pertsona bildu ahalko dira etxean, eta beti bi familia unitatetako kideak izatea gomendatzen dute.  

Ildo horretan, EAEtik atera edo bertan sartzen diren familientzako ziurtagiri bat prestatu du Jaurlaritzak, joan-etorriak justifikatu ahal izateko. Dokumentu horretan norbere datuak, bisitatuko diren senideenak eta bi familien helbideak zehaztu beharko dira, besteak beste.  

Ziurtagiri horien erabilera okerrera eginez gero edo datu faltsuak emanez gero, Poliziak joan-etorria galarazi dezakeela eta beste ondorio batzuk izan daitezkeela ohartarazi du Jaurlaritzak.

Urtarrilaren 6ko Errege-egunari buruz, berriz, ez du inolako salbuespenik egiten, eta Gabonetan ekitaldi jendetsuak –Olentzeroren etorrera edo San Silvestre lasterketak, adibidez- antolatzea debekatuta egongo dira.

Senideen bisitak adinekoen egoitzetan

Bestalde, zahar-etxeetan ere neurriak malgutuko dituzte, eta astean bi senideren bina bisita jasoko dituzte adinekoek.

Halaber, astean bi aldiz atera ahalko dira egoitzatik, ordubetez, eremu itxietan sartzea saihestuz eta bi senide edo ahaideren laguntzarekin.

Gabonetako jai-egunak euren familiekin igarotzeko aukera izango dute egoiliarrek, baina bueltatzerakoan PCR proba egin beharko dute eta koarentenan egongo dira, prebentzio protokoloa betez.

Edonola ere, erresidentziako edo udalerriko osasun-egoera larria bada, hots, 100.000 biztanleko 500 kutsatze baino detektatu badira, irteerak bertan behera geratuko dira.

Garraio publikoa 23:00ak arte

Garraio publikoari dagokionez, azkeneko zerbitzua beranduenez 23:00etan aterako da. Hori bai, abenduaren 24tik 25erako eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauetan pertsonen zirkulazioa 01:30ak arte luzatuko dela kontuan hartuta, garraio publikoaren ordutegia ere moldatzea gomendatzen du Jaurlaritzak.

Ordutegi muga honek ez du eraginik taxilariengan eta garraiorako gidaridun ibilgailuengan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X