Gabonetako Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion

Jokatutako diru kopuruaren arabera, zure zenbakiari zenbat tokatu zaion jakin dezakezu eitb.eus-eko bilatzailearen bidez.
Gabonetako Loteria.
Gabonetako Loteria. Argazkia: EFE

Gabonetako loteriaren bilatzailean zure zenbakia topatzea aukera duzu, saririk egokitu zaizun jakiteko.

Horretarako, idatzi zenbakia gure bilatzailean, gehitu jokatutako diru kopurua, eta zenbat tokatu duzun jakingo duzu.

- Sari potoloak (72.897) lau milioi euro utzi ditu Bilboko Zurbaranbarri auzoan.

- 55.483 zenbakiak 7,2 milioi banatu ditu Berrizen (Bizkaia).

- Bigarren sariaren zati bat (06.095) Barakaldon egokitu da: 1,12 milioi euro.

- Cascanteko (Nafarroa) administrazio bati 200.000 euro tokatu zaizkio, laugarren sarikoak (38.341).

- Bosgarren sariek zori ona banatu dute Hego Euskal Herriko hainbat txokotan, hala nola Bilbon, Barakaldon, Getxon, Leioan, Erandion (Bizkaia), Donostian, Azpeitian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean eta Tuteran (Nafarroa). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X