Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PCRa egingo diete Errenterian abenduaren 19an abesbatzaren kontzertuan egon zirenei

Xenpelar kaleko 3. zenbakian, Reina aretoan, egingo dituzte proba guztiak abenduaren 26an, larunbatean.
PCR proba
PCR proba. EFEren artxiboko irudia

Osasun Sailak eta Osakidetzak, covid-19aren zainketa eta kontrol lanen baitan, laguntza eskatu diete Errenteriako bizilagunei. Hain zuzen ere, abenduaren 19ko Andra Mari Abesbatzaren kontzertuan egon ziren pertsona guztiak PCR proba egitera deitu dituzte.

Txanda eskatzeko, Iztieta osasun zentrora deitu beharko dute (943 00 79 40) gaur, abenduaren 24an, 14:00etatik aurrera, edo bihar, abenduaren 25ean, 09:00etatik 21:00etara. Osasun Aholkuan (900 20 30 50) ere eska dezakete txanda.

Xenpelar kaleko 3. zenbakian, Reina aretoan, egingo dituzte proba guztiak abenduaren 26an, larunbatean, 09:00etatik 12:00etara. Emaitzak SMS mezu bidez igorriko dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X