TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko mendate guztiak zabalik daude, baina kateak behar dira Herrera mendatean

Agintariek arretaz gidatzeko gomendioa eman dute honako mendateetan: Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta, Barazar, Barrerilla, Bernedo, Larreineta, Opakua, Urduña, Urkiola eta Zaldiaran.
18:00 - 20:00
Mendateetan arretaz gidatu behar da bota duen elurragatik

Euskadiko mendate guztiak zabalik daude astelehen arratsalde honetan, baina azken orduetan bota duen elurraren ondorioz, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Herrerako mendatean (Araba), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ildo horretatik, agintariek arretaz gidatzeko gomendioa eman dute honako mendateetan: Aiurdin, Altube (AP-68), Azazeta, Barazar, Barrerilla, Bernedo, Larreineta, Opakua, Urduña, Urkiola eta Zaldiaran.

Gaur goizean, Herrerako mendatea itxi behar izan dute elurraren ondorioz, bigarren mailako errepide sarean. Sare nagusia berriz, zabalik egon da Euskal Autonomia Erkidego osoan.

Araban, ibilgailu guztiek neguko pneumatikoak edo kateak behar dituzte Barrerillako mendatean. Urduñako mendatean, turismoek eta kamioiek kateak eraman behar dituzte eta itxita dago ibilgailu artikulatuetarako.

Horrez gain, Ertzaintzak ohartarazi duenez, arretaz gidatu behar da N-622 errepidean, Gasteiz eta Altube artean, elurra ari baitu eta txapa istripu bat izan da Zuia parean; ez da inor zauritu.

Bestalde, Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxita egon da astelehen honetan, 15:00etatik 21:30 arte, euskal kostaldeari eragiten dion olatu denboralearen ondorioz.

Testuiguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarri du gaur, lehen bi milietan itsasaldeko arriskuagatik, 8 metro baino gehiagoko olatuak neurtu baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X