Krisi klimatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasoan dauden mikroplastikoen proportzio handi bat oihalgintzako zuntzetatik datoz

Adituek susmatzen dute arropa eta arrantza-sareek askatutako zuntz mikroskopikoek itsas poluzioan eragina izan dezaketela.
18:00 - 20:00
Arropetako eta arrantza-sareetako zuntzetatik datoz itsasoko mikropastiko asko

Janzten dugun arropa edo arrantza-sareak egiteko erabiltzen diren zuntzek itsasoan dauden mikroplastikoen proportzio handi bat sortzen dute. Adituen arabera, plastikoaren endekapenak, ez bakarrik erosketarako edo zabor poltsenak, "berotegi efektua" handitzen du eta, beraz, krisi klimatikoan eragin zuzena dauka.

Tamaina handiko plastikoez gain, itsasoak duen arazo bat da ikusten ez diren plastiko-partikulak, mikroplastikoak eta nanoplastikoak. "Hamarkadak daramatzagu mikroplastikoekin itsasoan" dio Joana Larreta AZTIko ikertzaileak.

Mikroplastikoak lehen aldiz 1970eko hamarkadan detektatu ziren, nahiz eta azken urteetan jaso duten arreta gehiena ekologoen aldetik. AZTIren lana euskal kostaldeko mikroplastikoak aztertzea da. Horretarako, itsasontzi batetik mikroplastiko handienak biltzen dituzte, neuston izeneko sareen bitartez. Lan neketsua da, berez, mikroplastikoen multzo txiki bat izateko kilometro askoko tartean jasotako ura pasarazi behar dutelako saretik.

"Itsasoan lagin horren kontzentrazio bat egiten da" dio Larretak. Mikroplastikoak ez daude kontzentratuta, baina kantitate horietan ere eragin kaltegarria izan lezakete.

Plastikoaren degradazioaren eta krisi klimatikoaren arteko harremana

Hawaiiko Unibertsitateko zientzialariak Plos one aldizkarian argitaratutako artikulu batean ohartarazi zuten moduan, plastikoaren endekapena eta krisi klimatikoa zuzenean lotuta egon litezke.

Ikerketak erakutsi zuen ohiko plastiko bat, polietilenoa, eguzki argian jartzean, metanoa eta etilenoa askatu daiteke. Metanoa, izan ere, berotegi efektua sortzen duten gasenetako bat da. Horiek eragin negatiboa dute organismoetan eta ekosistemetan.

AZTIko langileak neuston sare bat itsasora botatzen mikroplastikoak jasotzeko. Argazkia: Elhuyar

Gainera, Hawaiiko Unibertsitatearen ikerketaren ondorioz publikatutako National Geographicen artikulu baten arabera, itsasoan plastikoak egotea gaur egun aurrean ditugun ingurumenaren arazo handienetako bat da. Plastikoa mehatxu larria da biodibertsitaterako eta mota guztietako faunarako: planetaren edozein tokitan aurkitu dezakegu, leku urrunak kutsatzen. Organismoen parte ere izan daiteke, bioakumulazioaren bitartez.

Are txikiagoak: nanoplastikoak

Eta mikroplastikoak baino txikiagoa diren beste partikula batzuk ere kezka sortzen dute adituengan, nanoplastikoak. "Partikula horien eskala da molekulen eskala, zelularen mintzaren eskala edo DNArena" dio Miren Cajaraville Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia molekularreko katedradunak.

Hain zuzen, nanoplastikoen hainbat arrisku ekartzen dituzte, batetik, haien fabrikazioan gehitutako aditiboak askatzen dituztelako, eta, bestetik, itsasoan dauden kutsatzaile organiko iraunkorrak adsorbatu eta bizidunen zeluletara garraiatzen dituztelako. Besteak beste, disruptore endokrino moduan jokatzen duten molekulak garraia ditzakete.

Nolanahi ere, mikro eta nano eskalako plastikoen arloa oraindik oso ezezaguna da, eta ikertzaileek denbora gehiago behar dute ikerketa bera estandarizatzeko eta partikula horien arriskuen susmoak baieztatzen diren edo ez aztertzeko.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X