Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpeitiak eta Arrasatek ostalaritza ireki ahal izango dute berriro

Lazkao eta Olaberria, berriz, zerrendan sartu dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
EAEko zortzi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki
EAEko zortzi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi udalerritako (Gipuzkoako sei eta Bizkaiko bi) ostalaritzako establezimenduek ezin izango dituzte ateak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

Osasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duen ebazpen baten arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak ondorengoak dira: Aretxabaleta, Beasain, Lazkao, Bermeo eta Arrigorriaga. Herri horiek ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak ireki.

Ildo horretan, Azpeitiak eta Arrasatek zerrenda horretatik ateratzea lortu dute, azken egunetako datuak hobetu baititu.

Bestalde, Eskoriatzan, Ataunen eta Olaberrian (Gipuzkoan) ostalaritza ez irekitzea erabaki du Osasun Sailak. Kasu honetan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak diren arren, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Sailak uste du bertako egoera epidemiologikoak tabernak eta jatetxeak ez irekitzea eskatzen duela.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Antonio Aretxabala Geólogo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"

Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

Gehiago ikusi