Europak oniritzia eman dio Moderna txertoari
Europako Batzordeak baldintzapeko lizentzia bat eman dio Modernari Europako herrialdeetan covid-19aren aurkako txertoa erabiltzeko, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) botika babestu eta ordu gutxira.
"Modernaren txertoa baimendu dugu, Europar Batasunean onartutako bigarren txertoa", idatzi du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Twitterren.
Sendagaien Europako Agentziak (EMA) oniritzia eman dio asteazken honetan covid-19aren aurka Modernak garatutako txertoari, 18 urtetik gorako pertsonetan, segurua eta eraginkorra dela iritzita.
Giza sendagaien batzordeak (CHMP) gaur eman du bukatutzat Moderna txertoaren azterketa, eta ekoizpen prozesuak, kalitateak, osagaiek eta entsegu klinikoan jasotako datuek emaitza positiboak izan dituztela nabarmendu du.
Gauzak horrela, EMAk Europako Batzordearen esku utzi du orain txertoa merkaturatzeko baimena ematea. Horrela balitz, Europako herrialdeetan erabilgarri egongo litzatekeen bigarren txertoa izango da Modernarena. Izan ere, abenduaren 21ean Pfizerren txertoari oniritzia eman zion Sendagaien Europako Agentziak.
"Birusari aurre egiteko erreminta berri bat da txerto hau. Munduko Osasun Erakundeak pandemia deklaratu zuenetik urtebete baino gutxiago igaro den honetan, bigarren txerto bat izateak argi utzi du ahalegin handiak egin eta konpromiso garrantzitsuak hartu ditugula guztiok", esan du Emer Cooke EMAren zuzendari exekutiboak.
18 eta 94 urte bitarteko 30.000 pertsonarekin egindako entsegu klinikoetan oinarrituta hartu dute txertoa baimentzeko erabakia. Entsegu horietan ondorioztatu zuten sintomak dituztenen kasuan % 94,1eko eraginkortasuna izan zuela txertoak.
Era berean, ikerketa horren bidez jakin zuten arrisku taldean zeudenen artean (biriketako gaitz kronikoak, bihotzeko gaixotasunak, obesitatea, eritasun hepatikoak, diabetesa edo VIH) % 90,9ko eraginkortasuna izan zuela. Generoa, arraza eta etnia kontuan hartuta, eraginkortasun bera izan zuen Modernaren txertoak kasu guztietan.
Bi injekzio jarri zizkieten besoan entseguan parte hartu zutenei, lehenengo eta bigarren dosien artean 28 egun igarota. Albo-kalte nabarmenenak hauek izan ziren: injekzioa jaso zuten lekuan mina, nekea, hotzikarak, sukarra, gongoilak hazita, buruko mina, giharretako mina, botaka egiteko gogoa eta gorakoa.
Zentzu horretan, EMAk ziurtatu du txertoaren eraginkortasuna kontrolatzen jarraituko dutela adituek Europar Batasunean erabiltzen hasten den heinean. Horretarako, ikerketa gehiago egingo dituzte aurrerantzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko
Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.
Donostian atxilotu dute, 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart, aparkatuta zeuden 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, ibilgailuekin jarraitu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Olentzero eta Mari Domingiren magia Euskal Herriko etxeetara iritsi da
Ilusioa, urduritasuna eta irribarreak errepikatzen dira abenduaren 25ean Euskal Herriko etxeetan. Haurrek Olentzerok eta Mari Domingik gauean utzitako opariak ezagutu dituzte, emozioz beteriko goiz batean.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, jatetxe batean eta ileapandegi batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.
Arrain freskorik gabeko bost egun izango ditu Bizkaiak Gabonetan
Jaiegunen konbinazioak eta Mercabilbaoren urteko itxierak hornidurarik gabe utziko ditu arrandegiak abenduaren 26tik 30era bitartean.
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Euskal Herriko hiri eta herrietan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, Eguberria iragarriz
Urteko gaurik magikoenetako bat da Gabon Gaua, neguko solstizioa eta argi berria ospatzeko unea. Eta Olentzero eta Mari Domingi gure herri eta hirietara jaisten dira une hauek guztiokin igarotzeko. Gauean opariak banatu aurretik herri eta hirietako kaleetan ikusi ahal izan ditugu.
Monte Perdidon izandako elur-jausiak agerian utzi du Pirinioetan elur-jausiak gertatzeko arriskua handia dela
Azken egunetako elurte gogorrek metro erdiraino utzi dute elurra Aragoiko Pirinioetan, elur-jausien arriskua areagotuz. Astelehenean mendizale batek Monte Perdidon grabatu zuen elur-jausi berri bat, eta Aragoiko Gobernuak arreta handia eskatu die mendialdeetako bizilagun eta bisitariei.
Behin behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizonari
Homizidioa eta eraso sexuala delituak leporatu dizkio epaileak biktimaren lankidea zen 27 urteko gazteari.