139 positibo berri Nafarroan, aurreko egunean baino 16 gutxiago
Ehun kutsatzeen langatik ezin jaitsita dabil Nafarroa azken egunetan, nahiz eta ostegun honetako datuak aurreko egunekoak baino zertxobait hobeak izan. Hain zuzen ere, 139 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, Nafarroako Gobernuak eman dituen behin-behineko datuen arabera. Positiboen tasak ere behera egin du, % 8,3tik % 6,6ra. Guztira, 2.103 proba egin dituzte.
Atzo, berriz, 155 positibo zenbatu zituzten, eta covid-19ak jota hildako emakume baten heriotzaren berri ere eman zuten. Guztira, 1.861 proba egin zituzten (1.185 PCR eta 676 antigeno test).
Tutera ekialdea eta Murchante izan ziren atzokoan datu kaskarrenak izan zituzten udalerriak. Lehenak 9 positibo berri atzeman zituen; bigarrenak, berriz, 8.
Pertsona bat hil da azken orduetan, covid-19ak jota
Nafarroan 75 urteko gizon bat hil zen atzo, covid-19ak jota, Osasun Publikoaren Institutuak emandako datuen arabera. Bestalde, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten gaitz horrekin lotuta, horietako bat ZIUn.
Zonaldeka, Iruñerrian pilatu dira kasu positiboen % 61, Tutera eta inguruetan % 22 eta Lizarran % 7. Gainerako positiboak (% 10) Nafarroa osoan banatuta daude.
Positibo berrien batezbesteko adina 40,2an dago gaur-gaurkoz, eta generoari dagokionez, % 53 emakumezkoak dira eta % 47 gizonezkoak.
Ospitaletako balantzea hauxe da: 124 pertsona daude ospitalean covid-19arekin (atzo baino bi gehiago). Horietatik 15 ZIUn daude (atzo baino bi gutxiago), eta beste 19 lagunek etxean jasotzen dute arreta. Gainerako gaixoak logela arruntetan daude (atzo baino sei gehiago).
Txertaketa kanpainaren datuak ere eman dituzte. 2.957 pertsonak jarri dute txertoa dagoeneko. Jai eguna izan arren, 252 dosi jarri zituzten atzo Nafarroan.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak covid-19aren aldaera britainiar berriaren hiru kasu positibo atzeman ditu; horietako batek ospitaleetan arreta medikoa behar izan du, baina alta eman diote dagoeneko, eta beste biak hobera egin dute.
Baheketa masiboa egingo dute gaur eta bihar Erriberrin
Nafarroako Gobernuaren Osasun departamentuak baheketa masiboa egingo du gaur eta bihar Erriberrin, azken egunetan koronabirusaren eraginak nabarmen gora egin duela antzeman ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Baiona eta Frantziako Tolosa lotzen dituen A-64 autobidea partzialki ireki dute
Biarnoko zatia da zabaldu dutena. Hala ere, laborariek oraindik blokeatuta daukate Ipar Euskal Herriko zatia dermatosi nodularraren neurriak salatzeko protesta gisa.
Fitnessaren arrakasta: gimnasioak zabalik, baita Eguberri egunean ere
Hutsik egin gabe, egunero kirola egiteko ohitura daukatenek ez dute barkatzen, ezta Eguberri egunean ere. Hori dela eta, gero eta gimnasio gehiagok zabaltzen dituzte ateak horrelako egun berezietan. Ariketa saio bat eginda, lasaiago eta gose handiagoz jartzen omen da bat mahaian.
Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko
Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.
Donostian atxilotu dute, 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart, aparkatuta zeuden 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur "Eraso matxistei aurre egin!" lemapean, 19:30ean, Azkoitiko plazan.
Olentzero eta Mari Domingiren magia Euskal Herriko etxeetara iritsi da
Ilusioa, urduritasuna eta irribarreak errepikatzen dira abenduaren 25ean Euskal Herriko etxeetan. Haurrek Olentzerok eta Mari Domingik gauean utzitako opariak ezagutu dituzte, emozioz beteriko goiz batean.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, jatetxe batean eta ileapandegi batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.
Arrain freskorik gabeko bost egun izango ditu Bizkaiak Gabonetan
Jaiegunen konbinazioak eta Mercabilbaoren urteko itxierak hornidurarik gabe utziko ditu arrandegiak abenduaren 26tik 30era bitartean.
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Euskal Herriko hiri eta herrietan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, Eguberria iragarriz
Urteko gaurik magikoenetako bat da Gabon Gaua, neguko solstizioa eta argi berria ospatzeko unea. Eta Olentzero eta Mari Domingi gure herri eta hirietara jaisten dira une hauek guztiokin igarotzeko. Gauean opariak banatu aurretik herri eta hirietako kaleetan ikusi ahal izan ditugu.