Positiboek goranzko joerari eutsi diote Nafarroan: 155 kasu berri, egun bakarrean
Covid-19 kasu positiboek goranzko joera hartu dute Nafarroan. Astelehenean 147 kasu berri atzeman zituzten, eta asteartean, berriz, 155, hau da, aurreko egunean baino 8 gehiago, Osasun Departamentuak emandako behin-behineko datuen arabera. Azken bost asteetan atzemandako positibo kopuru handiena da gaurkoa.
Positiboen tasari dagokionez, % 8,3an dago, asteartean baino ia bi puntu altuago (% 6,5). Atzo 1.861 PCR eta antigeno proba egin zituzten.
Udalerrika, Barañain da azken orduetan datu kezkagarrienak jaso dituena: 13 kasu berri. Iruñeko Bigarren Zabalgunea auzoan 9 kasu atzeman dituzte, eta Arrotxapean beste 8.
Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian zenbat dituzte kasuen % 73, Tuteran % 16, Lizarran % 4 eta Nafarroako gainerako tokietan banatuta % 7a.
Adin-tarteak aintzat hartuta, 45 eta 59 urte bitartekoen artean izan dira kutsatzeen % 23; 15 eta 29 eta 30 eta 44 urte bitartekoen artean % 21; 60 eta 75 urte bitartekoen artean % 14; 75etik gorako pertsonetan % 12, eta 15 urtez azpikoetan gainerako % 9a.
Bestalde, kasuen % 62 emakumezkoen artean eman da, eta gainerako % 38a gizonezkoen artean.
Gaur-gaurkoz 122 pertsona daude ospitalean, covid-19ak jota (atzo baino bat gutxiago). Horietatik 17 ZIUn daude (bi gutxiago), eta 21 etxean artatzen dituzte (hiru gutxiago). Logela arruntetan, berriz, 84 pertsona daude (atzo baino 4 gutxiago).
Nafarroak jarraitzen du izaten, beste astebetez, biztanleriarekin alderatuta covid-19a atzemateko proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 805,84 mila biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 481,11 da mila biztanlekoa da.
Hildako bat izan da azken orduetan
Covid-19arekin gaixotutako pertsona bat zendu da bart Nafarroan. Ospitaleratzeak 9 izan ziren, baina ez zuten inor ZIUra eraman.
Atzo hildako emakumeak 63 urte zituen. Guztira, 975 dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hil diren pertsonak, eta 43.130 kasu atzeman dituzte.
Baheketa masiboa egingo dute ostegunean eta ostiralean Erriberrin
Nafarroako Gobernuaren Osasun departamentuak baheketa masiboa egingo du ostegunean eta ostiralean Erriberrin, azken egunetan koronabirusaren eraginak nabarmen gora egin duela antzeman ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.