% 9,3raino igo da positibitate tasa Nafarroan, 154 kasu positiborekin
154 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten atzo Nafarroan, eta positibitate tasak nabarmen egin du gora, % 9,3raino, Foru Gobernuak jakitera emandako datuen arabera.
Halere, tasaren igoerak zerikusi zuzena du egindako proba kopuruarekin, astebururo bezala, test gutxiago egin baitziren atzo; orotara, 1.664 proba (1.456 PCR eta 208 antigeno test) egin zituen Osasunbideak, bezperan baino 1.296 gutxiago.
Ostiraleko positibitate tasa % 5,4koa izan zen, ostegunekoa % 6,8koa eta asteazkenekoa % 6,6koa.
Gainera pertsona bat hil zen atzo eta aurreko egunetan gertatutako heriotza bat ere jakinarazi zuten.
Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean atzemn zituzten atzo kasu positiboen % 65 izan ziren, Tuteran % 19 eta Lizarran % 6. Gainerako positiboak ( % 10) Nafarroako beste eskualde batzuetan banatu ziren.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteei dagokienez, 45 eta 59 urte bitartekoak ( % 25) eta 15 eta 29 urte bitartekoak ( % 24) izan ziren kutsatu berri gehien zenbatu zituztenak. Jarraian, 15-29 urteko taldea dago, % 20rekin. Azkenik, 15 urtetik beherakoen taldea dago ( % 14), 60 eta 75 urte bitartekoen taldea ( % 10) eta 75 urtetik gorakoen taldea ( % 7).
Ospitaleko okupazioaren ikuspegitik, atzo beste bost ospitaleratze izan ziren, horietako bat ZIUn. Guztira, 125 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bi gutxiago), eta horietako 15 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gehiago).
Pandemia hasi zenetik, 43.765 pertsona kutsatu dira eta 978 hil dira.
Txertaketa-planari dagokionez, 5.251 pertsonak jaso dute txertoa atzora arte. Elurragatik egun zaila izan zen arren, 802 txerto jarri ziren. Igande honetan ere txertoak jarraituko dute, aurreikusitako egutegiaren arabera.
Eskolara itzulera
Ikasleak astelehen honetan, Eguberrien ostean, itzuliko direla eskolara ikusita, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) gogorarazi du haurrek zein egoeratan ez duten eskolara joan behar.
Hala, ikasleek ez dute ikastetxera joan behar sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, ondoeza, usaimena galtzea, dastamena, buruko edo eztarriko mina edo beherakoa; PCR bat edo covid-19aren beste proba bat egiteko zain badaude edo emaitzaren zain badaude; isolamenduan badaude koronabirusak eragindako infekzio bat dutelako; edo koarenten badaude covid-19a duen pertsona baten kontaktu estua izateagatik.
Eta 12 urtetik beherakoen kasuan, gainera, elkarrekin bizi diren pertsonetako batek covid sintomak baditu eta PCR probaren emaitzaren zain badago, ez du eskolara joan behar.
EAEko datuak
Koronabirusaren kutsatzeen kopuruak eta positibotatasun tasak beherakada nabarmena izan dute azken egunean Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duen eguneroko txostenaren arabera, atzo 10.051 proba diagostiko egin ziren PCR eta antigenoen testen artean, eta horietatik 509 pertsonak positibo eman zuten. Positibotasun tasa % 5,1ekoa izan zen beraz (bezperan 658 kasu detektatu ziren eta % 7,1eko positibotasuna izan zen).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.