KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutsatzeek goranzko bidean jarraitzen dute Nafarroan eta jada 200etik gora dira

Guztira 208 positibo berri daude Foru Erkidegoan, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Positibotasun tasa ere % 7,7ra igo da.
Osasun langile bat PRC proba bat egiten.
Osasun langile bat PRC proba bat egiten. Artxiboko argazkia: EFE

COVID-19ak kutsatutakoek gora egiten jarraitzen dute Nafarroan, eta atzo 208 positibo berri atzeman zituzten, Foru Gobernuaren behin behineko datuen arabera. Azken bi hilabeteetako daturik txarrena da. Positibotasun tasak ere gora egin du, % 7,7an kokatuz.

Hain zuzen ere, duela bi hilabete 208, kasu izan ziren Foru Erkidegoan, gaurko kopuru bera. Bi hilabetean lehen aldiz 200 kasu baino gehiago izan dira. Azken hiru egunetan kasuek gora egin dute Nafarroan.

Guztira 2.691 proba egin zituzten (PCR eta antigenoak), eta positibotasun tasa % 7,7koa da, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Cortesek eta Buñuelek adinekoen egoitzetan agerraldiak izan dituzte (15 positibo izan dira bakoitzean) eta positiboen kopuruari dagokionez zerrendan lehen postuan daude. Atzetik dute Irunberri, bertako agerraldian 15 positibo izan baitira. Ostegun honetan baheketa masiboa egingo dute. Barañainen 10 kutsatu berri atzeman dituzte eta Iruñeko Ermitagaña auzoan, 9.

Goranzko joera hori bat dator Foru Komunitatean neurri murriztaileagoak abian jartzearekin; izan ere,  Nafarroak ordubete aurreratu du ostalaritzaren itxiera eta ezingo da terrazetan erre.

Cortesko erresidentziako agerraldiak 19 adineko kutsatu ditu

Cortesko Carmen Bellido erresidentzian bart atzemandako agerraldian 19 adineko kutsatu dira; horietatik 17 egoiliarrak dira.

Bestalde, asteartean Buñuelgo San Gregorio zahar-egoitzan ere agerraldi bat atzeman zuten, baina, dirudienez, ez da positibo berririk izan azken orduetan. Hortaz, 15 pertsona dira bertan kutsatu direnak.

Erroko agerraldiari dagokionez (astelehenean atzeman zuten), 18 egoiliar daude birusak jota, eta horietatik Iruñeko 7 Amma Argaray erresidentzian egokitu duten zentora eraman behar izan dituzte. Lau langilek ere positibo eman dute.

100.000 biztanleko 523 kasu berri, Espainian

Osasun Ministerioak 35.878 kasu berri zenbatu ditu ostegun honetan. Guztira, 2.211.967 pertsona kutsatu ditu covid-19ak Espainian, eta 53.079 hil dira birus horren ondorioz (201 azken orduetan). Azken 14 egunetan, 522,7an kokatu da metatutako intzidentzia.

Autonomia erkidegoek emandako datuetan oinarrituta, 18.924 pertsona daude ospitaleratuta (asteazkenean baino 709 gehiago). Ospitaleen okupazioa % 15,14koa da, eta ZIUetakoa % 28,46koa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X