Bruselak 4.000 milioi euro bideratuko ditu minbiziari aurre egiteko
Munduan atzematen diren minbizia kasuen laurdena Europar Batasunean detektatzen dira, eta 2035erako kasu horiek % 25ko hazkundea izango dutela aurreikusten da. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak 4.000 milioi euroko aurrekontua izango duen plan bat iragarri du minbiziari aurre egiteko.
Ursula von der Leyenek presidente kargua hartu zuenean azpimarratu zuen minbiziaren aurkako borroka lehentasunetako bat izango zela, 2020a koronabirusaren pandemiak markatu badu ere.
"Europar Batasuna osasuntsua eta sendoa izan dadin, ekidin daitezkeen minbizia moten aurrean herritarrak babestuta egon behar dira, eta horretarako ezinbestekoak dira aurretiazko detekzioak eta azterketak, eta kalitatezko arreta eskaini behar zaie", adierazi du Stella Kyriakides Osasun komisarioak.
Europako Batzordeak hainbat helburu ezarri ditu, eta horien artean dago giza papilomaren birusa garatzeko aukera duten nesken % 90 2030erako txertatuta egotea.
Gainera, Europako Batzordearen asmoa da lau urtean proba diagnostikoak bermatzea bularreko minbizia eta kolon-ondesteko minbizia garatzeko aukera duten biztanleen % 90i.
Etorkizuneko estrategia horretan, Bruselak proposatu du 2040an tabakoa kontsumitzen duen biztanleria % 5era murriztea; izan ere, gaur egun, minbizi-kasuen % 15-25 ohitura horrekin lotuta daude, eta hori da saihestu daitekeen arrisku-faktore nagusia.
Era berean, EBk alkohol gutxiago edatea sustatu nahi du, Europar Batasunak munduko kontsumo mailarik altuena baitu.
Horrez gain, Europako gobernuak haurren obesitatearen aurkako egungo plana berrikusiko du, fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko eta haragi gorriarena murrizteko.
Tabako- eta alkohol-kontsumoa murrizteko, Bruselak berrikusi egin nahi ditu EBko gutxieneko zergak eta produktu horien mugaz gaindiko erosketenak grabatzen dituzten zuzentarauak. Horretarako, estatu kideen adostasuna lortu beharko du.
Eta tabakoari dagokionez, kerik gabeko guneei buruzko gomendioa berrikusi nahi du, zigarro elektronikoetara zabalduz, eta sare sozialetan komunikazio-kanpainak sustatu, kontsumoaren arriskuez ohartarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.