10 milioi pertsona hil ziren minbiziaren ondorioz 2020an
Gaur, otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna da. Kontzientziazioa areagotzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuz sortu zen eguna, minbiziari aurre hartu eta haren kontrolean aurrera egiteko. Beste behin, mundu osoko pertsonek eta erakundeek bat egin dute ekimenarekin.
Minbiziak 10 milioi pertsona hil zituen iaz, gehienak erdi-mailako errenta edo errenta baxua duten herrialdeetan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jakinarazi duenez. Datozen hamarkadetan kasu berriak areagotu egingo direla ohartarazi du erakundeak eta 2040an ia % 50 altuagoak izango direla datuak.
Dena dela, OMEk ziurtatu du minbizi mota askok sendatzeko aukera handiak dituztela, behar bezala diagnostikatzen eta tratatzen badira. Izan ere, gaur egun, 5 pertsonatik batek du minbizia bizitzako uneren batean; 8 gizonetik batek eta 11 emakumetik 1ek.
Ohikoena bularreko minbizia da. Atzetik datoz biriketako minbizia, kolonekoa eta prostatakoa. "Minbizia haur eta nerabeen artean heriotza kausa nagusietako bat da, eta talde horretan urtean 400.000 kasu diagnostikatzen dira", gaineratu du Andre Ilbawi OMeko Gaixotasun Ez Transmisiboen Saileko doktoreak.
Pandemiak tratamenduak eten ditu
OMEk dio "berandu" dabiltzala eskura dituzten diagnostikoetan eta tratamenduetan, batez ere diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan. Azken hilabeteetan, gainera, covid-19aren eraginez, are beranduago: izan ere, pandemiaren aurretik, errenta altuko herrialdeen % 90ek baino gehiagok tratamendua eman ziezaieketen gaixoei, eta herrialde pobreen % 30ek baino gutxiagok zuten zerbitzu hori.
Baina OMEk egindako inkesta baten arabera, covid-19aren pandemiak minbiziaren aurkako tratamenduak eten zituen herrialdeen % 40an baino gehiagotan, nahiz eta gaixo horiek arrisku handiagoa izan koronabirusaren aurrean. OMEk dio minbizia duten gaixo batzuek uko egin diotela tratamendua jasotzeari, kontsultetan covid-19az gaixotuko diren beldurrez.
"Pandemia izan arren, minbizia duten pertsonek diagnostikoa eta tratamendua jasotzeko aukera izatea bermatu behar dugu, horrek bizia salba baitezake", adierazi du Anselm Hennis OPSko Gaixotasun Transmisibleen eta Osasun Mentalaren Saileko zuzendariak.
Bularreko eta umetoki-lepoko minbiziak
Bularreko minbizia izan zen intzidentzia handiena izan zuena 2020an, biriketako minbizia gaindituz (2,3 milioi kasu berri), hau da, gaixotasunaren diagnostiko guztien ia % 12.
Emakumeen artean oso ohikoa den beste minbizi mota bat umetoki-lepokoa da, 2020an 604.000 kasu berri izan zituena. Gainera, iaz, heriotza horien ia % 90 diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeetan gertatu ziren.
Ondorengo urteetan umetoki-lepoko minbiziak gora egiten jarraituko duela ohartarazi du OMEk: 2030ean 700.000 kasu eta 400.000 heriotza. Minbizi mota hori giza papilomaren aurkako txertoarekin prebenitu daiteke, eta garaiz detektatzen denean kirurgiarekin trata daiteke.
Tabakoa, arrisku-faktore garrantzitsuena
Osasunaren Mundu Erakundeak azaldu duenez, minbiziak eragindako heriotzen herena tabako-kontsumoak, gehiegizko pisuak, dieta ez osasungarriek, jarduera fisikorik ezak eta alkoholaren kontsumoak eragiten dute, baina tabakoa da arrisku-faktore garrantzitsuena.
Bestalde, ingurumen-faktoreak, hala nola airearen eta uraren kutsadura, minbizi mota batzuen arrisku-faktoreak dira, hala nola birikarena, besikularena eta kolonarena. Eguzkiaren erradiazio ultramoreak dira, berriz, azaleko minbiziaren kausa nagusia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.