Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako eta Arabako egoitza guztietan txertoaren bigarren dosia jaso dute

18:00 - 20:00
Gipuzkoako eta Arabako egoitza guztietan txertoaren bigarren dosia jaso dute
Bizkaian, Aldundiak datorren aste amaierarako txertaketak amaitzea aurreikusten du. Lehen dosiak jarri aurretik 400dik gora kasu aktibo zeuden egoitzetan, eta azken asteetan beherakada sumatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X