82 covid-19 kasu atzeman dituzte Nafarroan, beheranzko joera berretsiz
Nafarroako Osasun Sistemak 82 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, aurreko egunean baino 14 gutxiago, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Ostiralean 2.492 proba egin zituzten (1.661 PCR eta 831 antigeno test) eta horrek esan nahi du positibotasuna % 3,29koa izan zela. Foru Erkidegoak zazpi egun jarraian daramatza % 5eko positibotasunetik behera.
Astean zehar, 139 kasu atzeman dituzte astelehenean ( % 4,8), 89 asteartean ( % 2,9), 97 asteazkenean ( % 3,4), 96 ostegunean ( % 4,1) eta 82 ostiralean.
151 pertsona daude une honetan ospitaleratuta covid-19agatik (10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo) eta horietatik 23 ZIUn daude, bezperan baino bi gutxiago.
Gainera, atzo ez zen hildakorik izan, baina aurreko egunetan hil zen pertsona baten kasua jakinarazi zen (97 urteko gizona).
Nafarroan, guztira, 1.079 pertsona hil dira covid-19arekin, pandemia hasi zenetik, eta 50.299 pertsona kutsatu dira.
Zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean errepistratu ziren kasu positibo berrien % 55, Tuteran % 7 eta Lizarran % 2 eta gainerakoak Nafarroan zehar banatu egon ziren.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteei dagokionez, 45 eta 59 urte bitartekoak izan ziren gehienak ( % 35), 15 eta 29 urte bitartekoak hurrengoak ( % 18) eta 15 urtetik beherakoak ondoren ( % 16). 30-44 urtekoak ( % 14) 60-75 bitartekoak ( % 11) eta 75 urtetik gorakoak ( % 6) izan ziren hurrengoak.
613 kutsatze EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 613 positibo berri atzeman dituzte azken egunean, bezperan baino 30 gutxiago: 367 Bizkaian, 162 Gipuzkoan eta 71 Araban. Positibotasuna % 5,5era igo da hiru egunez jaisten aritu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministorioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek, lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea aldarrikatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiral arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.