KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzeratu egingo dira EAEra iristekoak ziren Modernaren txertoak

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak onartu du atzerapen horrek aldaketak eragingo dituela txertaketa egutegian. Aste honetan, osasun pribatuko profesionalak eta ertzainak txertatzen hasiko dira.
Koronabirusaren aurkako Modernaren txertoa
Koronabirusaren aurkako Modernaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

Gaur Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) iristekoak ziren Modernaren txertoak atzeratu egingo dira. Ondorioz, koronabirusaren aurkako txertaketa egutegian aldaketak izango direla aurreratu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan Gotzone Sagarduik azaldu duenez, txertaketa prozesua "badoa" baina txerto kopuruak markatuko du erritmoa: "Gehiago heltzen badira, erritmoa bizkortuko dugu".

Sagarduiren esanetan, 57.000 herritarrek jaso dute lehendabiziko txertoa EAEn, eta horietatik 42.000k bigarrena ere jaso dute. Adinekoen egoitzetan, ia denei jarri diete txertoa. Osasun arloan, Osakidetzako langileen % 33k txertoa hartu dute eta bigarren dosiarekin hasita daude.

Aste honetan, "lehen lerroan lan egiten duten langileak txertatzen jarraituko dugu, eta osasun pribatuko langileak eta ertzainak txertatzen hasiko gara", iragarri du Sagarduik. Gainera, lehen txertoak jarriko dituzte zentro soziosanitarioetako profesionalen eta udaletako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen artean.

Asteburuan, Euskal Autonomia Erkidegoa eremu gorritik atera da. Hala ere, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen duela nabarmendu du sailburuak. "Helburua ez da 500etik jaistea, hori lehen pausoa da, xedea 100.000 biztanleko 60 kasura iristea da. Aurretik dugun bidea luzea da eta hurrengo hilabeteetan ere birusarekin bizi beharko dugu", esan du. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X