58ra jaitsi dira positiboak Nafarroan, 11 egun daramatzalarik 100 kasutik behera
Hamaikagarren egunez jarraian, 100 positibotik behera atzeman dituzte egun bakarrean Nafarroan, Foru Erkidegoko Gobernuak emandako datuen arabera.
Osasun Sailak 58 covid-19 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino 7 gutxiago (65). 1.603 proba egin ziren, PCR eta antigenoen testen artean, eta positibotasun tasa % 3,6koa izan zen.
Datuak eskutan, Foru Erkidegoak 11 egunez daramatza, jarraian, egunero 100 kasutik behera izaten, eta 14 egun, jarraian, % 5etik beherako positibotasun tasa izaten.
Astean zehar, 57 kasu atzeman ziren astelehenean ( % 3,26), 60 asteartean ( % 2,3), 78 asteazkenean ( % 4,1), 65 ostegunean ( % 3,6) eta 58 ostiral honetan.
Zifra horiek agerian uzten dute intzidentzia-kurbaren beheranzko joera argia. Bereziki datu ona da otsailaren 15etik ez dela kasu berririk izan Nafarroako adinekoen egoitzetan.
Ospitaleko okupazioaren ikuspegitik, ostiralean 8 petsoan ospitaleratu zituzten covid-19agatik eta 130 pertsona zeuden ospitaleratuta arrazoi honegatik, horietatik 23 ZIUn.
Gainera, atzo hiru pertsona hil ziren: 75 eta 92 urteko bi emakume eta 82 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan 92 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten. Guztira, 1092 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasieratik.
Txertaketari dagokienez, 1.857 dosi jarri zituzten atzo. Hala, orain arte jasotako 55.065etatik 51.210 txerto jarri dituzte jada Nafarroan. Bi dosia jaso dituzte horietatik 19.711 pertsonak.
Neurri berriak datorren astetik aurrera
Pandemiaren bilakaera ikusita, Nafarroako Gobernuak apur bat arinduko ditu covid-19aren kontrako neurri murriztaileak, eta hala, datorren ostiralean, hilaren 26an, barrualdea zabaldu ahalko dute berriro Nafarroako tabernek eta jatetxeek, betiere % 30eko edukierarekin. Horrez gain, egun horretatik aurrera, eremu pribatuko bilkurak sei pertsonakoak izan ahalko dira (orain arte laukoak baimentzen ziren gehienez). Dena dela, erkidegoaren itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko dio beste 15 egunez.
Era berean, erabat definitu da hurrengo hilabeteetarako txertaketa estrategia: 60 urtetik gorakoen txertaketa adin tarteka egingo dute Nafarroan (hamarkadaka, hain zuzen ere), eta nagusienak izango dira txertoa hartzen lehenak. Horretarako, baina, Osasunbidearen deia jaso beharko dute lehenik. Bigarren fase batean, apirilean, herritarren esku geratuko da Osasunbideara deitu eta txertaketarako hitzordua eskatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministorioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek, lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea aldarrikatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiral arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.