Haur eta nerabeen eskubide berdintasunean aurrera egiteko bidea mantsotu du pandemiak
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Save the Children gobernuz kanpoko erakundea kezkatuta agertu da covid-19aren pandemiak haurren eskubideen aldeko borrokan izan duen eraginagatik, dela Euskal Autonomia Erkidegoan, dela mundu mailan. Horregatik, umeen eta nerabeen berdintasunean aurrera egiteko aukera ematen duten ekintzak sustatzeko beharra aldarrikatu du.
Erakunde honek argi utzi du, gainera, pandemiaren ondorio sozioekonomikoek bereziki emakumeei eta haurrei eragiten dietela. Azken urtean, 500.000 ume egon dira behartuta ezkontzeko arriskuan, eta milioi bat neskato geratu dira haurdun, gogoz kontra.
Ikerketa horrek erakusten du, halaber, datozen bost urteetan 2,5 milioi neskato behartuko dituztela ezkontzera. Horrek esan nahi du 2025erako gisa horretako 61 milioi ezkontza egongo direla munduan.
Bestalde, covid-19aren ondorioz, mutilazio genitala ere haz daitekeela uste du Save the Childrenek.
Bukatzeko, mundu mailan izandako krisi ekonomikoak bultzatuta, eskola utzi behar izan dute ume askok, eta emakumeen kasuan zaurgarritasuna hazi du horrek.
EAEko egoerari dagokionez, guraso bakarreko familietan (gehienak emakumea dute buru) pobrezia arriskua handitu du covid-19aren pandemiak, % 33ra iritsi arte, Save the Childrenen esanetan. 2021ean euskal ekonomiak hobera egiteko aukerak dituen arren, pobrezia ez da txikituko. Hori dela eta, umeei eta talde zaurgarrienei zuzendutako neurriak ezinbestekotzat jo ditu aipatu erakundeak.
Bestalde, gogora ekarri du alarma egoera indarrean zegoen bitartean Satevi zerbitzuak 1961 dei jaso zituela EAEn. Horietatik 1.322 genero indarkeria jasan zuten emakumeen deiak ziren.
Azkenik, lan munduan krisiak emakumeengan izandako ondorio larriei buruzko datuak jaso ditu Save the Childrenek. 2020ko hirugarren hiruhilekoan biztanleria aktiboaren inkestak jasotako datuen arabera, urte amaieran % 18,39ra iritsi zen langabezia tasa emakumeen artean. Gizonen artean, berriz, % 14,39ko langabezia tasa neurtu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak onartu egin du adin txikikoen udalekuetan babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, aintzat hartzea babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma "zuritzea" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.