Konfinamenduan hazi egin ziren emakumeen aurkako indarkeria kasuak EAEn
Konfinamenduan, ohi baino dei gehiago jaso zituen indarkeria jasaten duten emakumeei laguntzen dien Satevi arreta zerbitzuak. Bakarrik sentitzen ziren edota erasotzaileen aurrean nola jokatu ez zekiten emakumeen deiak ziren gehienak. Gainera, genero indarkeria kasu horietako asko orduantxe hasi ziren, alegia, etxetik ateratzea debekatuta zegoen garaian.
900 840 111 telefonoan indarkeria matxistaren biktimak artatzen dituen lantaldeak jasotako ondorioak dira horiek, 2020ko jardunaren berri emateko Bilbon egin duten agerraldian zehaztu dutenez.
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak emandako datuen arabera, zerbitzu horrek 2.674 dei jaso zituen 2020an (1.961 pertsonak egindakoak); urtebete lehenago, berriz, 2.645. Konfinamendu garaian, 830 emakumek deitu zuten, hau da, martxoa eta maiatza bitartean. Emakume horietatik 422 erasotzailearekin bizi ziren une hartan.
Laguntza eske deitzeko, zaborra jaisteko erasotzaileek egiten zituzten osterak aprobetxatzen zituzten horietako askok, sailburuaren esanetan. Artolazabalek salatu du genero indarkeria dela "genero ezberdintasunaren adierazpen gorena".
Telefono bidezko aipatu zerbitzuak teknika berri bat erabili zuen konfinamendu garaian. Erasotzailea etxean zela deitzen zuten emakumeek klabean hitz egiten zuten, monosilaboak soilik erabilita. Gisa horretako kasuetan, oraindik ere indarrean dago protokolo hori.
Oiane Zarate Sateviko koordinatzailearen ustez, zerbitzua "ezinbestekoa" izan da pandemiak bete-betean jo duen urtean. Kasu horretan, deien % 73,6 biktimek eurek egin zituzten; % 19,4 biktimen gertukoek eta % 6,8 profesionalek. Dei horien % 92, baina, emakumeek egindakoak ziren.
Sateviren txostenak dio Bizkaitik jaso zituztela deien % 55, Gipuzkoatik % 26 eta Arabatik % 16. Artatutako emakumeetatik 13 haurdun zeuden, eta bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako erasoen biktima ziren.
Genero indarkeria kasu guztietan tratu txar psikologikoak atzeman zituzten. Gainera, 596 kasutan (% 48) eraso fisikoak egon ziren, 374tan (% 30) ekonomikoak eta 95 kasutan (% 7,6) sexualak.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko zatiketak markatutako Alardea ospatuko dute gaur Hondarribian
Hondarribiak bere egun handia ospatuko du gaur, gizon soldaduz eta 20 emakume kantineroz osatutako Alarde tradizionalarekin eta desfile parekidearen alde egiten duen Jaizkibel konpainiarekin.
Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea oinez eta menditik iritsi zen Ondarroara
43 urteko gizona fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdian dago, epailearen aginduz. Ikerketaren arabera, hasieran ibilgailu batean ihes egin ondoren, oinez eta mendian zehar ibili zen Azpeitia eta Ondarroa arteko ibilbidearen zati batean, haren bila ibili ziren 48 orduetan.
Gasteizko suhiltzaileak lanean ari dira Gardelegiko zabortegian piztutako sutea amatatzeko
Gasteizko Udaleko hiru suhiltzaile-talde lanean ari dira astelehen honetako 18:00etatik aurrera Gardelegiko zabortegiaren inguruan hautemandako sute bat itzaltzeko. Sua materia organikoaren metaketa duen zabortegiaren eremu batean gertatu da.
Epaileak behin-behinean espetxera bidali du Azpeitiko taxilaria hiltzeagatik akusatutako gizona
Hilketa delitua egotzita bidali du Azpeitiko epaileak kartzelara akusatua. 43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean arma bat zeukan gizonezkoak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuena ote den.
41 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bere etxebizitzan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Bestalde, Gasteizko Udalak jakinarazi du 34 urteko beste gizon bat ere atxilotu dutela, bikotekide ohia etxean giltzapetu eta labana batekin mehatxu egiteagatik.
Freedom Flotilla urrian abiatuko da berriro Gazara
Freedom Flotillako tripulatzaileek iragarri dutenez, urrian berriro hartuko dute Gazarako bidea, nazioarteko komunitateak Palestinan "genozidioarekin duen konplizitatea" salatzeko, jakin arren Israelek indarkeria erabili eta atxiloketak egingo dituela.
Emakundek eta Arartekoak elkarrizketaren bidea aldarrikatu dute Hondarribian alarde parekidea lortzeko, ospakizunaren atarian
Bi erakundeek elkarrizketa-bideak aldarrikatu dituzte Hondarribian alarde parekidea lortzeko, eta bihar bertan izango direla berretsi dute, Jaizkibel konpainiari babes sendoa adierazteko. Deialdi honek bat egiten du emakumeak desfilean lehen aldiz parte hartzen saiatu zireneko 30. urteurrenarekin, eta bitartekaritza-prozesua hautsi ostean herrian sortutako tentsio giroarekin.
Jaiotza kopurua % 0,9 apaldu da Euskadin 2026ko lehen hiruhilekoan
Araban % 1,5 apaldu dira jaiotzak (527 jaiotza); Gipuzkoan, berriz, % 2,3koa izan da beherakada (1078 jaiotza), eta Bizkaian % 0,2 handitu dira erditzeak (1.640).
Bixente Igarzabal mendizale eta triatleta nafarra hil da Alpeetan izandako istripu batean
Lesakako kirolari ezaguna, 53 urtekoa, atzo hil zen eroriko baten ondorioz. Udalerrian samina da nagusi, oso pertsona ezaguna eta maitatua baitzen.
Hasi da ikasturte berria EAEn, arreta gaitasunen, bizikidetzaren eta osasun digitalaren hobekuntzan jarriz
Hezkuntza Sailak sustatutako 2025-2028 Estrategia Integralaren hedapenak markatuko ditu aurtengo eta datorren ikasturteak, beherakada demografikoak eta AAren erabilerak baldintzatuta. Nafarroan ere gaur ekin diote ikasturteari, baina oso bestelakoa da egoera.