Internet da emakume kazetarientzako lekurik arriskutsuena
Internet da emakume kazetarientzako lan eremurik arriskutsuena, Mugarik Gabeko Erreportariek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako txosten batean azaldu dutenez. 112 herrialdetako emakume kazetariei egindako inkestaren arabera, berriemaileen % 73 mehatxatuta sentitzen dira gune birtualean, erredakzioetan baino gehiago.
Parisen egoitza duen informazio askatasunaren aldeko erakundeak egindako galdeketari esker ondorioztatu dutenez, komunikabideetan lan egiten duten emakumeentzat 40 herrialde dira bereziki arriskutsuak; Mexiko, Honduras eta Nikaragua, tartean.
Arrisku hori, batez ere, Interneten eta sare sozialetan gertatzen da, galdetutako kazetarien % 73ren esanetan, eta, bigarrenik, lan egiten duten erredakzioetan, horien % 58ren arabera.
"Mehatxatzen duten arrisku guztien aurrean kazetaritza gure indar guztiekin defendatzeko betebeharra dugu, eta eraso eta larderia sexistak eta sexualak mehatxu dira", azpimarratu du Christophe Deloire erakundeko idazkari nagusiak.
Deloireren hitzetan, emakume kazetariek, horien lankideak diren gizonezkoek baino gehiago babestu behar dute beren burua, bai lantokitik kanpo, baita lantokian bertan ere.
Txostenak dioenez, Me Too mugimenduak kazetari asko animatu ditu erasoak edo sexu-jazarpena salatzera, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan, Japonian eta Indian, baina baita berdintasunaren paradigmatzat jotzen diren beste leku batzuetan ere; Danimarkan, adibidez.
Iaz, Danimarkako telebista publikoaren goi-arduradun batek Sofie Linde aurkezle ospetsuari bere ibilbidea suntsitzearekin mehatxu egin zion, felazio bat egiten ez bazion.
Txostenak dio Latinoamerika dela eskualde arriskutsuenetakoa; izan ere, Mexiko, Honduras eta Nikaragua "oso arriskutsu" diren hamar herrialdeen artean daude, eta El Salvador, Guatemala, Kolonbia, Venezuela, Brasil, Peru eta Bolivia ere "arriskutsu" direnen artean daude.
Siria, India, Bangladesh, Azerbaijan, Vietnam, Nigeria eta Txad ere arrisku handiko lurraldeak dira.
Mehatxuak eta autozentsura
Inkestak agerian uzten du, halaber, emakumeen eskubideetan, kiroletan eta politikan espezializatutako kazetariak direla indarkeria hori gehien pairatzen duten emakumezkoak.
Horien artean dago, esaterako, Nouf Abdulaziz al Jerawi saudiarabiarraren kasua; izan ere, bere herrialdean gizonezkoen tutoretza sistema salatzeagatik torturatu eta bortxatu egin zuten. Patricia Campos Mello brasildarra, berriz, ziberjazarpen kanpaina gogor baten biktima izan zen, Jair Bolsonaro eta semea salatu baitzituen informazio truke sexu-mesedeak eskatzeagatik.
Lanbidearen aniztasuna arriskuan jartzen duten indarkeriazko praktika horiek eragin larria dute profesional horien bizitzan, estresa, antsietatea eta beldurra eragiten baitizkiete. Eta, horrez gain, beren lanetan ere ondorio zuzenak izaten dituzte.
Galdeketan parte hartu dutenen % 43k bere sare sozialak itxi dituzte eraso sexisten biktima izan ostean, % 48k autozentsura egin dute arazoa saiheste aldera, eta % 21ek onartu du espezialitatez aldatu dela, bereari uko eginez.
Egoera horiek saihesteko, RSFk hainbat gomendio eman dizkie herrialdeei: zaintza handiagoa ezartzea, sexu-estereotipoak desagerrarazteko hezkuntzaren alde egitea eta arazoaren aurrean sentsibilizatzea, larrialdietarako eta alertarako barne-dispositiboak martxan jarriz.
Horrez gain, soldaten eta lanpostuen arteko berdintasuna bermatzea proposatu dute, eta erredakzioei berdintasuna zainduko duen genero gaietan arduradun editorialaren lanpostua sortzeko deia egin diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.