Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko batek bi eskuak zauritu ditu granada zahar batekin, Okendon

Gizonezkoa helikopteroz eraman dute ospitalera eztandaren ostean. Ertzaintza ikertzen ari da lehergailuaren jatorria.

Gizonezko batek bi eskuak zauritu ditu Okendon (Araba) granada zahar batek eztanda egin dionean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

16:20 aldera izan da gertakaria, eta Ertzaintza ikertzen ari da zein den horren jatorria. Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X