Galarretako sutea gehiago ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sutea itzaltzeko lanetan.
Galarretan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean joan den ostiraletik piztuta den baso-sutea perimetratzea lortu dute bart suhiltzaileek eta langileek.
Hondeamakinekin ingurua babesteko suhesiak eraikitzen aritu dira atzotik eta horrela lortu dute sua gehiago ez zabalatzea, baina itzaltze-lanak zailak izaten ari dira, muturreko tenperaturak eta hego-haize zakarraren ondorioz.
Gauean buru-belarri aritu dira lanean eta goiza urratzearekin batera, lurreko itzaltze-lanei aireko laguntza gehitu zaie. Hala, lurrez, Kanpezu, Espejo, Agurain eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileek eta boluntarioek osatutako operatiboa ari da lanean, bai eta Ministerioaren errefortzuko brigadak ere, eta airez, berriz, helikopteroak eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bi ACT hegazkin.
Sutea joan den ostiralean piztu zen, tximista baten ondorioz, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren inguruan. Arabako suhiltzaileek larunbat goizean itzaltzea lortu bazuten ere, sugarrak berriro piztu ziren eta hainbat foku daude aktibo.
Mendi-eremua denez, ez da inor bizi; hortaz, ez dago arriskurik biztanleentzat, eta, ez da, momentuz, inor etxetik aterarazi behar izan.
Haizeak baldintzatuko du, batez ere, datozen orduotako lana eta sutearen eboluzioa. Aginte Postu Aurreratua Arriolan kokatu da; bertatik ongi ikusten da suaren eremua eta jarraipena egiteko ikuspegi ona dute. Base operatiboak, berriz, Zalduondon jarraitzen du.
Prebentzio neurri gehigarri gisa, ostegun honetan ere indarrean egongo da suaren erabilerari eta sute arriskuari lotutako beste muga batzuk ezartzen dituen foru agindua.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.