Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak LABI – Euskadiko Babes Zibileko Plana alerta-fasean ezarriko du asteazken honetan, 15:00etatik aurrera, eklipsearekin eta tenperatura altuengatik ezarritako abisu horiarekin bat eginez.
Ohar baten bidez Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, "zerbitzu eta baliabide operatiboen koordinazioa eta erabilgarritasuna bermatzea" du helburu erabaki horrek, eguzki-eklipsea ikusteko joan-etorrien eta aurreikusitako jende pilaketen aurrean.
Zein ibilgailuk ezingo dute zirkulatu?
Ertzaintzak, SOS Deiak 112rekin eta udaltzaingoekin koordinatuta, zaintza indartuko du arratsaldean, bereziki errepideetan eta begiratokietarako sarbideetan. Salbuespenezko neurri gisa, Trafiko Zuzendaritzak debekatu egin du 7500 kilogramotik gorako ibilgailu astunek EAEko errepide-sare osoan zirkulatzea 17:00etatik 23:59ra bitartean.
Ildo horretan, agintariek "beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko" eskatu dute, eta fenomeno astronomikoaz herritik bertatik gozatzea gomendatu dute.
Bestalde, Trafikok ohartarazi du erabat debekatuta dagoela "ibilgailua bazterbideetan gelditzea eklipsea ikusteko". Gainera, argiak piztuta edukitzeko eskatu du, eta gogorarazi du ez dela argazkirik egin behar, ez eguzkiari begiratu behar, ezta gidatzean eklipse-betaurrekoak erabili behar ere.
Zer betaurreko beharko dira eklipsea ikusteko?
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, "inoiz ez zaio eguzkiari zuzenean begiratu behar babes egokirik gabe, ezta partzialki estalita dagoenean ere"; izan ere, horrek "lesio larriak eta atzeraezinak eragin ditzake erretinan, minik gabe".
Behaketa segurua egiteko, betaurreko ziurtatuak soilik erabili behar dira (ISO 12312-2 araua), eta ez da eguzkira begiratu behar 45 segundo baino gehiago jarraian. Ez da eguzkitako betaurreko arruntik, erradiografiarik, kristal keturik edo eguzki-iragazkirik gabeko kamerarik erabili behar.
Gainera, Euskalmeten aurreikuspenen arabera, hodei gutxiko eta tenperatura oso altuko zeruak izango dira (batez ere, Araban). Horren aurrean, Jaurlaritzak herritarrei eskatu die ura maiz edateko, eguzki-krema erabiltzeko eta arreta handiz ibiltzeko adingabeekin eta pertsona ahulekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.